[Librezale] PHP eguneraketa php2shell-en aurrean

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Ost, Urr 21, 23:31:12, CEST 2026


Aupa,

Hau idatzi du Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez
(librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2026 urr. 21(a), az.
(23:14)):

> Zerbitzarirako sarbidea duen edonork egunera lezake php bere azken
> segurtasun-eguneraketara mesedez?

Arratsaldean ibili naiz horretan. Aurrena erasoa ekidin ditzaketen
konfigurazio aldaketak egiten eta eguneraketa eskuragarri izan denean
hau instalatzen. Ezer arrarorik atzemanez gero idatzi.

Sarbideari buruz, Txopi ta zeuk (julen a bildua mini, gako zaharren bat?)
daukazue. Beste edonork nahi izanez gero eskatu besterik ez du.
Urtebete daramat zerbitzaria eguneratzeko asmoz eta urtea amaitu baino
lehen egin nahi dut. Arazo handiena mailman 2tik 3ra ondo pasatzea da,
baina egingarria da.

Ondo izan,
Mikel


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago