[Librezale] Latxa txatbota probatarako erabilgarri jarri dugu!

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ast, Aza 6, 17:37:26, CET 2025


Kaixo, Latxa garatzaileok:

Mikel Gartzia naiz, Librezale taldeko kide bat, inplikazio boladekin 
behintzat. Inork ez zizuen erantzun, ezta?

Mila esker eskaintzagatik. Oraintxe egin dut erregistro eskaera. Egia 
esan, ez dut IA inoiz AA erabili ;P

Probak egingo ditut, alde batetik software libreren bat githubetik 
eskuratuz ea hori moldatzeko balio didan Latxak. Bestalde, Lehen 
Hezkuntzako maisua naizenez, material didaktikoren bat prestatzeko 
probak ere egingo ditut. Erabilera okerra edo gehiegizkoa balitz (ez dut 
uste, ez baitut denborarik jeje) abisatuko didazue.

Eskerrik asko berriz ere eta ondo segi!

Mikelgs


2025-10-31 12:25 egunean, Latxa - HiTZ , Librezale-en bidez-(e)k idatzi 
du:
> Latxa txatbota probatarako erabilgarri jarri dugu! Helbidea:
> latxa.hitz.eus [1]
> 
> Eskerrik asko Latxa hobetzen laguntzeagatik. Jaso ditugun eskaerei
> erantzunez, zuen eskura jarri dugu Latxaren bertsio ahaltsuena,
> chatGPT-tik gertu dabilena, baina euskara txukunagoa sortuz.
> 
> Latxa bizirik dagoen proiektua da. Erabili ahala zuen beharretara
> egokitzeko asmoa dugu.
> 
> Bitartean, Eusko Jaurlaritzarekin batera ari gara lanean eskala
> handiko erabilerarako prest jartzeko.
> 
> Informazio gehiago: Bloga [2], HuggingFace [3], Azure [4].
> 
> Latxa taldea, HiTZ
> 
> Links:
> ------
> [1] https://latxa.hitz.eus
> [2] 
> https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/hitz-zentroak-hizkuntza-txikiagoentzat-txatbotak-egiteko-modu-berria-deskubritu-du
> [3] https://huggingface.co/HiTZ/Latxa-Llama-3.1-70B-Instruct
> [4] 
> https://ai.azure.com/catalog/models/hitz-latxa-llama-3.1-70b-instruct
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago