[Librezale] Wikian egunero sartzen zaigun zaborra, spama

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ast, Urt 23, 11:03:34, CET 2025


Kaixo Librezale,

Garai batean egunero sartzen zitzaigun zaborra wikian. Arazo horri aurre 
egiteko, Txopik aldaketa batzuk egin zituen: editatzerakoan pasahitz 
batzuk eskatzearena traba ona izan zen hasieran. Horrek problema 
konpondu zuen, bolada batean. Baina aspaldi honetan, egunero sartzen 
zaizkigu spammerrak.[1] Aspaldi honetan, gure wikiko editore nagusiak, 
alde handiarekin, spammerrak dira.

Nik eskuz ezabatzen dut haien lana. Gogoratzen dudanean eta denbora 
pixka bat daukadanean. Janfrik nire admin. baimenak zabaldu zizkidan eta 
orain spammer horiek blokeatu ahal ditut, baina horrek ez dit lana 
arindu. Spammerren modus operandi zera da. Kontu berri bat sortzen dute 
eta euren erabiltzaile orrian eta euren eztabaida orrian estekaz 
beteriko testu batzuk ezartzen dituzte. Vietnamekoak dira ia guztiak. 
Blokeatzeak ez du laguntzen, egunero erabiltzaile profil berriak sortu 
eta sartzen dituzte.

Joan naiz, bere garaian Txopik egin zuen lana nik neuk egitera[2], baina 
ez daukat Txopik daukan trebezia eta ez naiz atrebitu...

Badago hemen, [2] horretan erakusten diren urratsak egiteko denbora, 
jakinduria eta ausardia daukan inor?



[1] https://librezale.eus/wiki/Berezi:AzkenAldaketak
[2] https://www.mediawiki.org/wiki/Manual:Preventing_access


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago