[Librezale] Fwd: Abenduak 3 \\ Elkarrizketa
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Ast, Aza 21, 21:15:40, CET 2024
Animo Txopi
ziur ondo eginen duzula
Txopi , Librezale-en bidez <librezale a bildua librezale.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2024 aza. 20(a), az. (20:38)):
> Kaixo:
>
> Goraintziak guztioi. Pasa den astean eta atzo pertsona bat izan dut
> deika eta euskararen nazioarteko egunerako Eusko Jaurlaritza antolatzen
> ari den kontu baterako zen. Librezalek ordezkaririk ez duela eta hori
> dena azaldu nion eta bazekiela uste dut eta ondo iruditzen zitzaiola.
> Baizkoa eman nion.
>
> Birbidaltzen dudan emaila bidali dit eta galdera asko eta batzuk nahiko
> potoloak direla ikusi dut. Hala ere, asanblada honek eragozpenik ez
> badu, zer edo zer erantzuten saiatuko nintzateke. Ondo iruditzen zaizue
> Librezale foro horretan agertzea?
>
> Galderaren baten inguruan nolabaiteko hausnarketarik edo mezurik
> helaraztea nahi izanez gero, esan mesedez. Zerbait sinplea izango dela
> suposatzen dut, ez galdera bakoitzeko tesi bat emateko :-)
>
> Zuen erantzunaren zain,
> Txopi.
>
>
> -------- Birbidalitako mezua --------
> Gaia: Abenduak 3 \\ Elkarrizketa
> Data: Tue, 19 Nov 2024 10:25:44 +0100
>
> Aupa Txopi,
>
> Lankideak deitu dizu abenduak 3rako prestatzen gabiltzan bideo baten
> harira.
> Euskararen Nazioarteko egunean, Jaurlaritzarentzako ekitaldi bat
> antolatuko dugu Euskalduna Jauregian (18:00tan izango da eta EITBn
> zuzenean emitituko da).
>
> Euskarari arlo ezberdinetan herritarrek eginiko ekarpena jaso nahi dugu.
> Sortuko ditugun elkarrizketa bideoak bi izango dira (elkarrizketa
> laburrekin sortutako 3 minutuko bideoak):
>
> 1. Euskaraldia eta Korrikako ekimena
> 2. *Euskaltzaletasuna sareetan: Gaitu, librezale....*
> Galderei dagokienez, ondorengoak lirateke:
>
> * Zein da euskararen egoera arlo teknologikoan?
> * Zertan dago ondo eta zertan hobetu beharko litzateke?
> * Zein aplikazio dago euskaraz?
> * Zergatik behar ditugu euskaraz ere irekiak, open-source,
> * diren aplikazioak eta plataformak?
> * Zer egiten du Librezalek?
> * Zein harreman duzue sareetako edo interneteko beste
> * egitasmoekin (adibidez “gaitu”rekin)
> * Zer ematen dien dizue euskararen aldeko lan boluntarioak?
> * Azken urteotan, sareetan edo interneten euskarak aspaldian
> * irabazi duen eremuren bat aipatuko zenuke? zergatik?
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20241121/b67b5129/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago