[Librezale] Nextcloud itzulpenaz

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Iga, Maiatza 5, 20:21:45, CEST 2024


2024-04-29 18:39 egunean, Txopi , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> 24/4/29 08:27(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo Gontzal eta Librezale taldeko guztioi:
>> 
>> Gai hau etenda zegoela eta ahazteko asmoa nuen, baina espero ez nuen 
>> email bat jaso nuen ostiralean. Hemen itsasten dizuet, Librebit 
>> enpresako Carlosek bidali zidana:
> [...]
>> Beraz, posta-zerrenda honetan bere emaila partekatuko nizuela esan 
>> nion eta aste honetan zehar erantzungo diodala.
> [...]
> 
> Kaixo:
> 
> Nik berdina pentsatzen jarraitzen dut. Administrazio publikoaren
> zikloak  software librearen oso bestelakoak dira. Une batean dirua
> jarri nahi dutela erabakitzen dute baina gero ez dute gaiaren
> jarraipenik egiten, ez dakite bertsio berririk aterako den, ez dute
> euskaratutakoa mantentzeko konpromisorik hartzen... Mikelek bere email
> batean azaldu zituen, beraz ez naiz errepikatuko.
> 
> Badaude pertsonak eta enpresak komunitatetik kanpoko bultzada horiek
> baliatzen dituztenak. Ondo, bakoitza nahi duena egiteko librea da,
> nola ez. Librezale bultzada horietatik kanpo mantendu da orain arte,
> nahita; agian interes ekonomikoetatik urrunduta aritzeak lagundu
> gaitu, beste zenbaitek ez bezala, 20 urte baino gehiagoz irauten.
> 
> Jakina da Librezaleko kideok proiektuak mantentzen saiatzen garela,
> jarraipena ematen eta ezin badugu lekukoa pasatzen eta abar. Librezale
> ezagutzen duten askok eta askok badakite gure ezaugarria dela.
> Euskaldun eta ez euskaldun guzti horiek, NextCloud euskaratuko dugula
> edo berau euskaratzen lagunduko dugula jakitean, beste proiektu batzuk
> euskaratzen ditugun moduan egingo dugula pentsatuko dute, komunitatea
> erabiliz eta gero euskaratuta mantentzeko indarrarekin. Proiektu hau
> ez da hala izango. Salbuespena egingo dugu? Zeintzuk dira norabide
> aldaketa hori justifikatzen duten arrazoiak?
> 
> Ondo izan,
> Txopi.
> 
> OHARRA: Game Erauntsian era guztietako ekimenak aurrera ateratzeko
> pertsona bat behar dute (oraindik ez da aurkezteko epe-muga heldu!):
> https://gamerauntsia.eus/bloga/lan-eskaintza-game-erauntsia-2024/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Kaixo, Txopi:

Ez, ez, lasai. Nextclouden itzulpena berdin-berdin eramango da aurrera. 
Baina egia da gainezka egin digula pixka bat, beraz udaran kontrolatuta 
daukagula ikusten ez badut, komentatuko dut berriro (lekukoa pasa, 
maratoi bat proposatu... ikusiko da).



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago