[Librezale] GAITU proiektua aurkeztuko da Tabakaleran

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ira 23, 18:44:17, CEST 2023


Kaixo:

Gogoan izango duzuen bezala, Eusko Jaurlaritzak sortutako GAITU 
proiektuaren aurkezpenean parte hartu nuen ekainean. Bertan, Mozillaren 
Common Voice proiektua azaldu nuen, Librezalek azken 5 urteetan egin 
duen lana, jaso dugun laguntza, euskaldunok lortu ditugun emaitzak eta 
abar. Hemen dago erabili nuen aurkezpena eta nire zatiaren 12 minutuko 
grabazioa:
https://ikusimakusi.eus/2023/common-voice-proiektuaren-gakoak-eta-euskararen-bilakaera/

Kontua da orain aurkezpen potoloagoa egingo dela Donostiako Tabakaleran, 
euskalgintzako hainbat eragilerekin batera. Nafarroako gobernua ere han 
izango da eta agian Iparraldekoak ere, ez dakit. Hedabideak ere han 
izango direla suposatzen dut, noski. Ekitaldi horretan gaitu.eus 
webgunean argitaratuko den spot txiki bat aurkeztuko da.

Kontua da bertan 5 minutu inguru hitz egingo dudala, Librezaleko kide 
bezala. Aurrekoan bezala, Mozillaren eta  Librezaleren izaera eta 
helburuak azalduko ditut, Common Voice proiektu ireki eta 
parte-hartzailea azalduko dut, software librea erabiltzen dela eta 
grabazioak libreak direla argi utziko dut. Common Voicen (eta Gaituren) 
helburua hizketaren ezagutzaren arloa demokratizatzea dela eta hori 
lortzeko euskal hiztunen parte-hartzea ezinbestekoa dela esango dut. 
Beno, denaz akordatzen baldin banaiz X-D

Non: 2DEO aretoa, Tabakalera, Donostia.
Noiz: 11:00, urriak 2, astelehena.

Norbaitek etorri nahiko balu (Librezaleko kide bezala), niri esatea 
besterik ez du. Bestela, zuzenean eposta bat bidal dezala 
euskara-sustapen a bildua euskadi.eus helbidera edo dei dezala 945 018 111 
telefono zenbakira.

Besterik ez nire aldetik. Ea denon artean ekimen polit hau ahalik gehien 
gizarteratzea lortzen dugun eta grabazio libre andana lortzen dugun. ^_^

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago