[Librezale] [Common Voice] Gaitu eguna EiTBn + Barakaldo + Eusko Legebiltzarra

Joxan Garaialde joxan a bildua garaialde.org
Ast, Aza 23, 10:22:01, CET 2023


Txopi, galdera bat: Ahotsa sartzerakoan, dagoen esaldia irakurri behar 
da edo esaldi berri bat ere sar daiteke?

Mila esker

Joxan Garaialde

2023/11/22 20:10(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Gaur Gaitu eguna ospatu omen dute EiTBn. Hemen azaltzen da:
> (bizkaie.biz) https://labur.eus/yjbuh
>
> Egun On Euskadin hamaikak hamar edo hamabost gutxiagotan agertu naiz 
> pare bat galdera erantzuten (Librezaleko kide bezala).
>
> Albistegietan ere Gaitu aipatu dutela esan didate. Gauekoetan ere 
> aipatuko dute ziurrenik.
>
> Arratsaldez, Biba zuek! saioan atzo Barakaldon Gaiturekin lotuta 
> antolatu zen Mintzodromoa ere agertzen da eta hor pixka bat Common 
> Voice grabaketak eta nola dabiltzan azaltzen naiz (Librezaleko kide 
> bezala). Mintzodromora gerturatutakoei, goizez zein arratsaldez, Gaitu 
> zer den, Mozillak Common Voice zergatik jarri zuen martxan, grabazioak 
> nola egin eta balioztatu azaldu nien.
> https://eitb.eus/N_9V89AZ/ (41:23tik aurrera)
>
> Dagoeneko euskarazko 340 ordu bildu dira Common Voice.
>
> Azaroaren 29an Iñaki Ibabe eta biok Eusko Legebiltzarrera joango gara 
> eta Librezaleko kide bezala hitzaldia eman eta grabaketa maratoia 
> egiten lagunduko diegu. Iñakiri eta bioi garraioa ordainduko digute.
>
> Besterik gabe, jakinaren gainean egon zaitezten.
>
> Ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago