[Librezale] [Common Voice] Nire hitzaldien fitxategiak + Irulegi irratia + Alea aldizkaria

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Aza 22, 20:04:09, CET 2023


OHARRA: email hau azaroaren 18an bidali nuen. Oraintxe konturatu naiz 
okerreko helbidetik bidali nuela eta ez zela heldu. Ea orain!

Kaixo:

Librezaleko txatean ez zaudetenontzako datu batzuk:

Azken aldian Common Voicen inguruko zenbait hitzaldi eman ditut eta 
jakizue hemen argitaratzen ditudala (azkena asteazken honetan Barakaldon 
eman nuena da):
https://ikusimakusi.eus/pub/?dir=2023

Azkena asteazken honetan Barakaldon eman nuena da:
https://ikusimakusi.eus/pub/2023/20231115CommonVoiceGaitu.pdf
https://ikusimakusi.eus/pub/2023/20231115CommonVoiceGaitu.odp

Asteartean Ederrek Irulegiko irratian elkarrizketa bat izan zuen eta 
ipar euskaldunei Common Voicen parte hartzeko gonbita luzatu zien:
https://www.irulegikoirratia.eus/emankizunak/on-daiziela/on-daiziela-asteartea4

Asier Iturraldek duela aste batzuk Alea aldizkarikoekin egon zen (ez 
dakit hemen edo txatean aipatu zuen) eta Aleakoek 390. zenbakian 4 
orrialde dedikatu zizkioten gaiari (ikus erantsitako fitxategia):
https://alea.eus/prentsa/445

Common Voicen webgunea euskaratzeko laguntza eskatu nuen txatean eta 
Alex Gabilondok errepaso ederra eman die geratzen diren esaldiei 
(eskerrik asko!):
https://pontoon.mozilla.org/eu/common-voice/

1. OHARRA: azaroaren 29an IƱaki Ibabe eta biok Eusko Legebiltzarrean 
izango gara Common Voice / Gaitu azaltzen eta bertaratzen diren 
parlamentariei eta abarrei grabazioak nola egin, balioztatu, webgunean 
izena eman eta nahi badute baita beraien telefonoak euskaraz 
konfiguratzen laguntzen.

2. OHARRA: abenduaren 1ean Dabidek Armintzako Common Voice tailerra 
egingo du.

Ondo izan,
Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ALEA_390_Gaitu.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 1401066 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231122/eb5fad84/attachment-0001.pdf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago