[Librezale] Common Voice / Gaitu - Laguntzaileen zerrenda

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Aza 10, 21:40:37, CET 2023


Kaixo:

Laguntzaile talde moduko bat eratu dugu. Bertan leudeke, besteak beste:
   - Iñaki Ibabe
   - Gorka Azkarate
   - Dabid Martinez
   - Mikel GS
   - Asier Iturralde
   - Eli Pombo
   - Porru
   - (ni neu)

Erabiltzaile/grabatzaile bezala elkarrizketak emateko Elik bere 
prestutasuna agertu du baina proiektuari buruzko elkarrizketa orokorrak 
egiteko ni. Asierrek ere egin lezake baina abenduaren 3ra arte 
Librezaleko kide bezala elkarrizketak emateko aukerarik ez du izango 
(ondoren agian bai).

Dabidek Lemoizen Common Voiceri buruzko hitzaldia eta tailertxoa egingo 
du abenduaren 1ean.

Eusko Legebiltzarrekoa egingo bada, abenduaren 1ean bada Iñaki 
laguntzeko prest eta 4an bada Mikel.

Gainontzeko proposamenak gure gaitasunaren arabera erantzungo ditugu 
(edo ez).

Eskerrik asko laguntzeko prest zauden guztioi. Ea hiruzpalau asteotan 
lan ona egiten dugun eta grabazio asko lortzen ditugun!

OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako 
Sailburuordetzak, Gaituren webgunean sariak dituen erronka bat antolatu 
du. Jakizu beraz, nahi duten parte-hartzaileek aukera hori ere badutela:
https://gaitu.eus/erronka/

Ondo izan,
Txopi.

23/11/5 20:36(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Abenduaren 2an edo 3an Radio Euskadikoek Common Voice / Gaituren 
> inguruan elkarrizketa bat egin nahi dute. Agian ondo legoke Librezale 
> aldetik beti pertsona berdinak ez ateratzea. Edonola ere, dagoeneko 
> atera garenok (Txopi, aldatsa, Eli Pombo... besterik?) zerrenda bat 
> osatu genezake. Era horretan, ekitaldi, aurkezpen, hitzaldi, 
> elkarrizketa edo dena delako bat egiteko aukera agertzen denean, hemen 
> galdetu eta ea zer gertatzen den itxaron ordez, pertsona horien artean 
> libre nor dagoen edo dena delakoa egitera nor animatzen den zuzenean 
> hitz egin genezake. Horrela, guretzat erosoago eta azkarrago. Hau da, 
> Gaituren zurrunbilo hau abenduaren 3an amaitu bitartean CVko komunikazio 
> komisio moduko bat eratzea proposatzen dut. Ondo iruditzen? Nor edo 
> nortzuk animatzen zarete laguntzaile taldetxo horretan parte hartzen? 
> Mesedez, erantzun mezu hau edo esadazue pribatutik, emailez zein 
> Matrix/Telegram bitartez.
> 
> Abenduaren 3a igarotakoan laguntzaile talde hori desegitea proposatzen 
> dut, konpromisoa ahalik mugatuena izan dadin.
> 
> Datozen asteetan hedabide gehiagotan gai hau agertuko dela suposatzen 
> dut. Donostian, Barakaldon eta Eusko Legebiltzarrean ere ekitaldiak 
> egingo direla dirudi eta handik eta hemendik (edo leku gehiagotik) 
> guregana jo dezakete. Etor daitezkeen aurrean aurretiaz taldetxo bat 
> eratuko bagenu nik eskertuko nuke. Nor animatzen da grabazioen kontu 
> teknikoekin laguntzen? Kazetarien edo ekitaldien antolatzaileen 
> zalantzak argitzen edo berauok behintzat artatzen laguntzen? Hedabideei 
> elkarrizketak eskaintzen? Laguntzeko modu desberdinak daude eta lana 
> pixka bat banatzen badugu Librezalek Mozillaren proiektu hau gehiago eta 
> hobeto lagundu ahal izango duela ziur nago.
> 
> Eskerrik asko eta ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago