[Librezale] Common Voice / Gaitu - Laguntzaileen zerrenda
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 5, 20:36:49, CET 2023
Kaixo:
Abenduaren 2an edo 3an Radio Euskadikoek Common Voice / Gaituren
inguruan elkarrizketa bat egin nahi dute. Agian ondo legoke Librezale
aldetik beti pertsona berdinak ez ateratzea. Edonola ere, dagoeneko
atera garenok (Txopi, aldatsa, Eli Pombo... besterik?) zerrenda bat
osatu genezake. Era horretan, ekitaldi, aurkezpen, hitzaldi,
elkarrizketa edo dena delako bat egiteko aukera agertzen denean, hemen
galdetu eta ea zer gertatzen den itxaron ordez, pertsona horien artean
libre nor dagoen edo dena delakoa egitera nor animatzen den zuzenean
hitz egin genezake. Horrela, guretzat erosoago eta azkarrago. Hau da,
Gaituren zurrunbilo hau abenduaren 3an amaitu bitartean CVko komunikazio
komisio moduko bat eratzea proposatzen dut. Ondo iruditzen? Nor edo
nortzuk animatzen zarete laguntzaile taldetxo horretan parte hartzen?
Mesedez, erantzun mezu hau edo esadazue pribatutik, emailez zein
Matrix/Telegram bitartez.
Abenduaren 3a igarotakoan laguntzaile talde hori desegitea proposatzen
dut, konpromisoa ahalik mugatuena izan dadin.
Datozen asteetan hedabide gehiagotan gai hau agertuko dela suposatzen
dut. Donostian, Barakaldon eta Eusko Legebiltzarrean ere ekitaldiak
egingo direla dirudi eta handik eta hemendik (edo leku gehiagotik)
guregana jo dezakete. Etor daitezkeen aurrean aurretiaz taldetxo bat
eratuko bagenu nik eskertuko nuke. Nor animatzen da grabazioen kontu
teknikoekin laguntzen? Kazetarien edo ekitaldien antolatzaileen
zalantzak argitzen edo berauok behintzat artatzen laguntzen? Hedabideei
elkarrizketak eskaintzen? Laguntzeko modu desberdinak daude eta lana
pixka bat banatzen badugu Librezalek Mozillaren proiektu hau gehiago eta
hobeto lagundu ahal izango duela ziur nago.
Eskerrik asko eta ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago