[Librezale] [Common Voice] Librezale (azalpen txiki batzuk)

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Maiatza 27, 13:22:40, CEST 2023


Mezu hau zerrendan bakarrik erantzuten ari naiz:

23/5/26 11:55(e)an, Garbiñe Garagarza , Librezale-en bidez igorleak 
idatzi zuen:
> Kaixo, lagunok!
> 
> Gaitu ekimena dela-eta idazten dizuet.
> Dakizuen bezala, Topaguneari Gaitu ekimena herrietara zabaltzea eskatu 
> zaigu.

Gaitu ekimena aurreko mezuan azaldu dudana da. Lehendik ere aipatu nuen 
baina oraindik izena zehaztu gabe.

Euskaltzaleen Topagunea ekimena herrietara zabaltzeaz arduratuko zela ez 
nekien baina oso albiste ona iruditzen zait. Common Voicen grabaketak ez 
dira EAEra mugatu nahi. Nafarroako eta Iparraldeko gobernuak ere 
(euskara atalak edo kultura sailak esan nahi dut) ekimen honen berri 
jakin berri dute eta beraiek ere alde daude eta zabalduko dute.

Topaguneak euskaldunok bizi garen herrialde guztietan eragiteko 
gaitasuna duela ulertzen dut, aurretiaz ere antzeko kanpaina zabalak 
aurrera eraman dituelako hamaika herrietako euskara taldeekin, udalekin 
eta abar.

> 
> Hori nola egin eta abar irudikatzen hasita gaude. Momentuz,  komunikazio 
> estrategia orokorraren baitan gure egitekoa nola txertatu irudikatzen 
> eta lantzen gabiltza.
> 
> Baina herriei Gaituren berri emateaz gain, ekintza zehatzak proposatu 
> nahi dizkiegu, eta horren harira idazten dizuet.
> 
> Zuek jada baduzue esperientzia horretan (Tabakalerako esperientzia, 
> herrietako maratoiak...) eta zuekin bildu nahi genuke proposatuko 
> dizkiegun ekintza horiei forma emateko eta ekintzak eurak ondo zehazteko.
> 
> Posible litzateke horretan aritu zen zuen kideren batekin edo bileratxo 
> bat egitea? Aurrez aurre zein online izan daiteke, zuek nahiago duzuena.
> 
> Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
> Aldez aurretik, eskerrik asko!

CV azaltzen dudanean bati azpimarratzen dut datu orekatuak lortzearen 
garrantzia eta zailtasuna: emakumeen grabazio gutxiago ditugula, gazteak 
ez direnen grabazio gutxiago ditugula, 3 azentu fonetiko desberdintzen 
direla CVn baina iparraldeko oso grabazio gutxi ditugula... Beraz, oreka 
hori hobetzeko edo behintzat ez txartzeko kanpaina zabaltzeko orduan 
hedabideetako ekimen orokorrez gain beste espezifiko gehiago beharko zirela.

Grabazioak egiteko hainbat pertsona bilduz gero ezin zela leku itxi eta 
txiki batean izan batzuen eta besteen ahotsak nahasten direlako eta 
grabazio baliogabeak direlako. Maratoietarako material batzuk gomendatu 
eta gomendio batzuk pentsatu genitzake agian.

Idatzi diguna horretaz ari dela edo horretaz aritu nahi duela uste dut. 
Beraz, jarraian bere mezua erantzungo dut (bera hartzaile mantenduz) eta 
haria hor jarrai dezakegu nahi baduzue.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago