[Librezale] LibreOfficen euskarazko itzulpena mantentzaile bila

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Mar 14, 20:45:09, CET 2023


23/3/14 20:27(e)an, Asier Sarasua , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
> 
> LibreOffice euskaraz mantentzeko ardura utziko dut oraindik aurrera. 
> Inork lekukoa hartu nahi badu, esan diezadala eta begiratuko dugu nola 
> egin behar den lekuko hori hartzeko.
> 
> Itzulpena ia %100ean dago eginda[1]. Bertsio batetik bestera (sei 
> hilabetetik behin), 1.000 kate inguru berri egon ohi dira euskaratzeko 
> interfazean, eta 5.000 inguru laguntzan.
> 
> [1]https://translations.documentfoundation.org/languages/eu/
> 
> Asier.

Aupa txo! Lan ikaragarria egin duzu urte guzti hauetan. Eskerrik asko 
benetan software libreari eta euskarari egin diozun ekarpen isil baina 
garrantzizkoagatik. ERRALDOIA ZARA ASIER!

Nik ezin dut horretaz arduratu esku artean ditudanekin nahikoa eta 
sobera dudalako.

Ea norbait edo taldetxo bat animatzen den!

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago