[Librezale] Eusko Jaurlaritzak Common Voiceri bultzada emango dio

Jose Mari Arriola jmarriola65 a bildua gmail.com
Ost, Mar 1, 10:32:40, CET 2023


Egun on, denoi:
berri pozgarria, bai! Aipatu duzuen EITBko berri hori zehazterik?
Eskerrik asko!
Jose Mari


On Tue, 28 Feb 2023 at 19:38, Txopi , Librezale-en bidez
<librezale a bildua librezale.eus> wrote:

> Kaixo:
>
> Datozen asteetan (martxoan?) EJko Kultura sailak EITBren albisteetan
> oinarritutako euskarazko 100.000 esaldi inguru gehituko ditu Mozillaren
> Common Voice proiektura (CC0 lizentzia izango dute, noski).
>
> Albiste bikaina da aurreko batean aipatu nuen bezala[1] proiektu honetan
> ahots grabazio gehiago egiteko esaldi berriak behar direlako.
>
> Horretaz gain, katalanek eta beste zenbaitek azken urteotan egin duten
> bezala, udazken aldean (urrian?) EJk komunikazio kanpaina bat abiatuko
> hedabideetan eta abar ahalik jende gehienak bere grabazioak egin ditzan.
>
> Auskalo zenbat grabazio berri lortuko diren baina edonola ere euskarazko
> Common Voicentzat sekulako bultzada izango da.
>
> [1] Euskararen Aholku Batzordeak EJri aholkatu zion Common Voice
> laguntzea euskarazko hizketaren ezagutza esparru estrategikoa delako.
>
> Eta hori da guztia. Aipatutako esaldiak gehitzen direnean bide batetik
> edo bestetik jakingo dudala suposatzen dut. Pixka bat adi ibiliko naiz
> badaezpada. Beste norbaitek lehenago jakiten badu, hemen abisatu dezala
> mesedez.
>
> Eskerrik asko eta goraintziak guztioi,
> Txopi
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230301/b3d47f87/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago