[Librezale] Fwd: [Topagunea] Gaituren inguruko aurkezpenak herriei
Garbiñe Garagarza
ggaragarza a bildua topagunea.eus
Ast, Eka 29, 06:09:59, CEST 2023
Kaixo guztioi:
Zuoi idazten nizuelakoan, zuen kide bati zuzendu natzaiola bakarrik esango
nuke. Barkatu, Txopi!
Guztioi berbidaltzen dizuet Topagunekoon eskaera mezua ⬇️⬇️⬇️
---------- Forwarded message ---------
Igorlea: Garbiñe Garagarza <ggaragarza a bildua topagunea.eus>
Date: 2023 eka. 26, al. 14:40
Subject: [Topagunea] Gaituren inguruko aurkezpenak herriei
To: Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>
Kaixo Txopi eta gainontzeko Librezaleak elkarteko kideok!
Gaituren inguruan egin genuen bileran aipatu nizuen bezala, herrientzako
online aurkezpen saioak antolatzen ari gara.
Lan taldean hitz egiten aritu gara eta iruditzen zaigu herrietako jendea
parte hartzera animatzeko modurik egokiena zuotakoren batek ere saioan
parte hartzea dela; bai parte-hartzera animatzeko eta baita elkarlanaren
benetakotasuna erakusteko ere.
Hortaz proposamena honakoa da: posible luke zuotakoren batek saio horietan
parte hartzea? Jaurlaritzakoek ere parte hartuko dute, eta haiek eta guk
esandakoak baino zuek esandakoak pisu gehiago hartuko duela iruditzen zaigu.
EHko agendak kontuan hartuta, adostu ditugun hitzorduak hauek lirateke:
- Uztailak 4, 09:30ean
- Uztailak 5, 17:30ean
Posible izango zenukete bietara ez bada, horietako bateren batera joatea?
Eta azken kontu bat... online izango direnez saioak, zuek parte hartzeko
jitisi bidez deituko litzateke bilera (normalean zoom erabiltzen dugu,
baina aipatu diet zuek ez duzuela software libretik kanpoko bitartekorik
erabiltzen).
Ahal duzuenean, eskertuko nizueke zerbait esatea.
Aldez aurretik, eskerrik asko!
--
Garbiñe Garagarza
Euskaltzaleen Topagunea
Tel: 943591186 / 688746804
http://topagunea.eus
Email honek eta erantsita dauzkan fitxategiek konfidentziala den eta
hartzailearentzako soilik den informazioa jasotzen dute. Debekatuta dago
zabaltzea, kopiatzea edo beste inori banatzea Garbiñe Garagazaren idatzizko
aurretiazko baimenik gabe. LOPDrekin bat, TOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN
FEDERAZIOAk bermatzen du datu pertsonalen tratamendu modu konfidentzialean
egingo dela, eta erakunde honen aurrean datu pertsonaletarako sarbide
eskubidea gauzatu ahal izango da jasotako datu pertsonalen, tratamenduaren
xedeen, hartzaileen eta gordetzeko epeen gaineko informazioa jaso
ahalizateko, okerrak diren datuak zuzentzeko eta osatu gabeko datuak
osatzeko, datuak ezabatzeko ezeztatzeko, datuen tratamendua aurkatzeko
edo mugatzeko interesdunak bere baimen erretiratzen duenean. Aipatutako
eskubideak erakunde honetan gauza daitezke honako helbideetan: LANDAKO
ETORBIDEA 4, BUL 102, 48200 DURANGO helbidea edota datuak a bildua topagunea.eus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230629/f531ebe8/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago