[Librezale] [Common Voice] Librezale
Garbiñe Garagarza
ggaragarza a bildua topagunea.eus
Lar, Eka 10, 13:45:08, CEST 2023
Primeran!
Eskerrik asko bioi! Eta eskerrik asko infoagatik ere.
Zoom bidez ondo? Edo nahiago duzue jitsi edo erabili?!
Badaezpada ere, zoom lotura bat sortu dut. Hona:
https://us06web.zoom.us/j/86388210641
Baina nahi duzuen bezala.
Ostegunera arte!
Asteburu on!
Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2023 eka. 9, or.
16:41):
> Kaixo, Garbiñe:
>
> Mikel Iturralde eta biok [1] animatzen gara bideo-dei horretara. Zer moduz
> datorren ostegun arratsaldean? 18:00etan?
>
> [1] Hitzaldi hau eman genuen iaz Common Voice proiektuari buruz:
> https://ikusimakusi.eus/2022/common-voice-donostian/
>
> Ondo izan,
> Txopi.
>
>
> 2023(e)ko ekainaren 8(a) 19:46:21 (CEST)-(e)an, "Garbiñe Garagarza"
> <ggaragarza a bildua topagunea.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>
>> Kaixo Txopi!
>>
>> Ikusita beste kiderik animatu ez dela, saiatuko gara biok biltzeko
>> hitzordu bat jartzen?
>>
>> Datorren astea nola daukazu?!
>>
>> Zure erantzunaren zain geratzen naiz.
>> Eskerrik asko!
>>
>> Garbiñe Garagarza <ggaragarza a bildua topagunea.eus> igorleak hau idatzi zuen
>> (2023 mai. 27, lr. 21:31):
>>
>>> Jo, ba mila esker Txopi prestuasunagatik ta hain azkar erantzutearren
>>> ere!
>>>
>>> Ea beste kideek zer dioten, eta hitzordu bat adosten degun.
>>>
>>> Eskerrik asko, berriz ere!
>>> Asteburu on denoi!
>>>
>>>
>>> Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2023 mai. 27,
>>> lr. 13:24):
>>>
>>>> Kaixo, Garbiñe:
>>>>
>>>> Eskerrik asko zure mezuagatik. Ni animatzen naiz ahal dudan heinean
>>>> zuei
>>>> laguntzen baina Tabakaleran adibidez ez nintzen egon. Ea taldetxo bat
>>>> animatzen garen eta bideo-bilera bat adosterik dugun.
>>>>
>>>> Nor gehiago animatzen da?
>>>>
>>>> Ondo izan,
>>>> Txopi.
>>>>
>>>> 23/5/26 11:55(e)an, Garbiñe Garagarza , Librezale-en bidez igorleak
>>>> idatzi zuen:
>>>> > Kaixo, lagunok!
>>>> >
>>>> > Gaitu ekimena dela-eta idazten dizuet.
>>>> > Dakizuen bezala, Topaguneari Gaitu ekimena herrietara zabaltzea
>>>> eskatu
>>>> > zaigu.
>>>> >
>>>> > Hori nola egin eta abar irudikatzen hasita gaude. Momentuz,
>>>> komunikazio
>>>> > estrategia orokorraren baitan gure egitekoa nola txertatu irudikatzen
>>>> > eta lantzen gabiltza.
>>>> >
>>>> > Baina herriei Gaituren berri emateaz gain, ekintza zehatzak proposatu
>>>> > nahi dizkiegu, eta horren harira idazten dizuet.
>>>> >
>>>> > Zuek jada baduzue esperientzia horretan (Tabakalerako esperientzia,
>>>> > herrietako maratoiak...) eta zuekin bildu nahi genuke proposatuko
>>>> > dizkiegun ekintza horiei forma emateko eta ekintzak eurak ondo
>>>> zehazteko.
>>>> >
>>>> > Posible litzateke horretan aritu zen zuen kideren batekin edo
>>>> bileratxo
>>>> > bat egitea? Aurrez aurre zein online izan daiteke, zuek nahiago
>>>> duzuena.
>>>> >
>>>> > Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
>>>> > Aldez aurretik, eskerrik asko!
>>>> >
>>>> >
>>>> > --
>>>> >
>>>> > Garbiñe Garagarza
>>>> >
>>>> > Euskaltzaleen Topagunea
>>>> >
>>>> > Tel: 943591186 / 688746804
>>>> >
>>>> > http://topagunea.eus <http://topagunea.eus/>
>>>> >
>>>> > Email honek eta erantsita dauzkan fitxategiek konfidentziala den eta
>>>> > hartzailearentzako soilik den informazioa jasotzen dute. Debekatuta
>>>> dago
>>>> > zabaltzea, kopiatzea edo beste inori banatzea Garbiñe Garagazaren
>>>> > idatzizko aurretiazko baimenik gabe. LOPDrekin bat, TOPAGUNEA EUSKARA
>>>> > ELKARTEEN FEDERAZIOAk bermatzen du datu pertsonalen tratamendu modu
>>>> > konfidentzialean egingo dela, eta erakunde honen aurrean datu
>>>> > pertsonaletarako sarbide eskubidea gauzatu ahal izango da jasotako
>>>> datu
>>>> > pertsonalen, tratamenduaren xedeen, hartzaileen eta gordetzeko epeen
>>>> > gaineko informazioa jaso ahalizateko, okerrak diren datuak zuzentzeko
>>>> > eta osatu gabeko datuak osatzeko, datuak ezabatzeko ezeztatzeko,
>>>> > datuen tratamendua aurkatzeko edo mugatzeko interesdunak bere baimen
>>>> > erretiratzen duenean. Aipatutako eskubideak erakunde honetan gauza
>>>> > daitezke honako helbideetan: LANDAKO ETORBIDEA 4, BUL 102, 48200
>>>> DURANGO
>>>> > helbidea edota datuak a bildua topagunea.eus
>>>> >
>>>> >
>>>> >
>>>> > _______________________________________________
>>>> > Librezale mailing list
>>>> > Librezale a bildua librezale.eus
>>>> > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230610/41b66265/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago