[Librezale] Librezale.eus-eko PHP bertsioa eguneratu behar genuke
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Uzt 25, 21:21:14, CEST 2023
Kaixo:
WordPress duela asko ari da PHP berriagoa eskatzen eta hemen aipatzeko
garaia heldu dela uste dut. Gure blogean saio hastean WordPress-ek abisu
hau bistaratzen du:
> Zure gunea segurtasun-eguneratzerik jasotzen ez duen
> (7.2.24-0ubuntu0.18.04.11) PHP bertsio zaharkitu bat exekutatzen
> ari da.
> Eguneratu beharra legoke.
PHP 7.2 bertsioa 2020an geratu zen zaharkituta. Orain PHP 8.1 edo 8.2
erabiltzea gomendatzen da:
https://www.php.net/supported-versions.php
Mikel, posible ikusten duzu aurten Ubuntu 18 hori bertsio-berritzea?
Eskerrik asko eta ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago