[Librezale] [Common Voice] Euskara 13. hizkuntza
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Abe 17, 17:53:49, CET 2023
Kaixo:
584 ordu bildu ditugu euskaraz, Luganda hizkuntzan baino ordu 1 gehiago.
Beraz, ordu kopuruari erreparatuz gero 13. hizkuntza garela esan daiteke.
Adierazle gehiagori ere erreparatu dakioke, adibidez, hiztun desberdinen
kopurua (guk 9.460) edo balioztatutako grabazioen portzentajea (guk %
31). Horiei erreparatuz gero suposatzen dut asmatu dugun sailkapen
horretan beherago geratuko ginatekeela. Kontua ez da hizkuntzen artean
lehiatzea, baizik eta hizketaren ezagutza (speech recognition) gure
hizkuntzan ahalik onena lortzea.
Common Voicen euskara laguntzeko moduak:
1) Norberaren ahotsarekin grabazioak egin:
https://commonvoice.mozilla.org/eu/speak
2) Besteen grabazioak balioztatu:
https://commonvoice.mozilla.org/eu/listen
3) Idatzizko CC0 esaldiak lortu:
https://commonvoice.mozilla.org/eu/write
4) Besteek proposatutako esaldiak balioztatu:
https://commonvoice.mozilla.org/eu/review
5) Webgunea euskaratu:
https://pontoon.mozilla.org/eu/common-voice/
6) CC0 esaldi-sorta handiak lortu Mozillak ezartzen dituen urratsak
jarraituz.
7) Ingurukoak esaldiak grabatzera (eta balioztatzera) animatu.
8) Proiektua aditzera eman ahalik jende gehienak aurrekoetan lagun dezan
(batez ere lehen eta bigarren moduan).
9) Erabili zure imajinazioa!
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago