[Librezale] [Common Voice] Euskara 14. hizkuntza + EuskaDigital podcasta + DA!-ko Kabi@
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abe 9, 16:47:29, CET 2023
Kaixo:
Common Voice / Gaitu proiektuaren inguruko beste albiste-sorta batekin
nator.
Herri desberdinetan ekitaldi gehiago egin dira: Donostia, Aulestia...
Euskaraz bildutako grabazioak gora egiten jarraitzen dute. Abenduaren 3a
pasata askoz apalago baina tiroiak pixka bat jarraitzen du. Oraintxe
bertan 565 ordu (% 32a balioztatuta) eta 9.181 hiztun daude Common
Voicen euskarazko datu-sortan. Euskara ordu gehien bildu dituzten 14
hizkuntzen artean dago.
Gurekin harremanetan jarri zen podcast egilearekin izan nintzen eta hau
grabatu zuten:
https://www.euskadigital.eus/programas/sareanzehar/sz366/
YouTuben ere badago (oraingoz ez dute PeerTuben argitaratzeko asmorik):
https://yewtu.be/watch?v=VqWmMLgemZQ (14 minutu)
Bukatzeko, bitxikeria bat. Durangoko Azokaren harira Mastodonen
argitaratu diren argazkien artean, Kabi@ espazioan 6an egin ziren
hitzaldietako batean Common Voice ageri zela ikusi nuen:
https://mastodon.eus/@kabiadurango/111540248665702005
Badalaben "Adimen Artifiziala Auzitan" bekaren irabazleek aipatu omen
zuten Common Voice:
https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/723
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago