[Librezale] Common Voice proiektuari buruzko albisteak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ots 19, 14:34:25, CET 2022
Kaixo:
Maiatzaren bukaeran Barakaldon grabazio maratoi bat izango da. Egun
osoko jaialdi baten barruan burutuko den ekitaldietako bat izango da. Ea
wikian maratoiak antolatzeko aholkuen edo oharren orrialdean sortzerik
dudan egunen batean.
Bestalde, katalanak Common Voicen oso aktibo dabiltza eta webgune bat
ere sortu dute (bideo eta guzti):
https://www.projecteaina.cat/
Librezaleren Mastodon eta Twitter kontuak jarraitzen badituzue,
dagoeneko jakingo duzue.
Euskarari dagokionez pixkanaka gauzak aurrera doaz:
Baliozkotutako orduak guztira: 98
Orduak guztira: 144
https://commonvoice.mozilla.org/eu/datasets
Dauzkagun grabazio guztietarako hobe genuke esaldi-sorta oso handi bat
igo Common Voicera, bestela esaldi berdinak grabatzen dabil jende asko
eta bertatik sortzen den hizkuntza eredua ez omen da behar bezain ona
izango (grabazioak pixka bat alperrik egiteko arriskua omen dago).
Eta ezer ez gehiago nire aldetik. Gogoratu grabazio berriak egiteko
aukera duzuela denok eta balioztatu gabeko grabazio pila dagoela zain.
98 ordu horiek 0ra jaisten lagundu nahi izanez gero, sartu webgunean eta
"Entzun" atalean lagundu:
https://commonvoice.mozilla.org/eu/listen
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago