[Librezale] Nextcloud itzulpenerako kontratu eskaintza

Asier Iturralde Sarasola asier a bildua aldatsa.eus
Al, Abe 12, 20:09:54, CET 2022


22/12/12 19:31(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> 2022-12-12 18:03 egunean, Alexander Gabilondo , Librezale-en 
> bidez-(e)k idatzi du:
>> 22/12/11 14:42(e)an, Gontzal M. Pujana , Librezale-en bidez igorleak
>> idatzi zuen:
>>
>>> 22/12/10 13:33(e)an, Asier Sarasua , Librezale-en bidez igorleak
>>> idatzi
>>> zuen:
>>>
>>> 22/12/9 17:59(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>>>
>>>
>>> [...]
>>>
>>> Ea posible den erabakitzea 1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork.
>>
>> [...]
>>
>>> Laburbilduz:
>>> - zaila da jakitea nork eta zenbat lagundu duen Nextcloud euskaraz
>>> mantentzen, eta modu berean, zaila da esatea LibreOffice nork eta
>>> zenbat
>>> euskaratu duen; eta badaude beste proiektu batzuk, Librezale
>>> barruan,
>>> inor diruz ordaintzeko prest ez dagoena eta jende askok doan
>>> laguntzen
>>> dituena
>>> - Eusko Jaurlaritzak erabaki badu horretarako dirua ematea, emango
>>> du
>>> bai ala bai; beraz, Librezalek ezetz esaten badu, itzulpen enpresa
>>> bati
>>> esleituko diote
>>> - dirua tartea dagoenean, musu truk lan egiten dugunok lanerako gogo
>>> gutxiago izaten dugu >
>>> Nire proposamena da diru hori norbaitek jaso dezala Librezaleren
>>> izenean, eta Librezaleri lotutako jardueretarako erabili dadila,
>>> baina
>>> arazoa da ez dagoela "Librezaleri lotutako jarduerarik", eta susmoa
>>> dut
>>> hortik aterako den dirua bazkari baterako baino gehiagorako emango
>>> lukeela.
>>>
>>> Beraz, inori bururatzen bazaio Librezaleko zer egin daitekeen diru
>>> horrekin, nire partetik ados dirua jasotzearekin.
>>
>> [...]
>>
>>>> 2. Taldearen autonomia bermatzea. Horretarako, diru-laguntzarik ez
>>>
>>>> eskatzea (instituzio zein enpresa handienak) printzipioetako bat
>>>> da,
>>>
>>>> gure jarduna ez lotzea inoiz diru-laguntzei.
>>>
>>> https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
>>>
>>> Hau kontratu bat litzateke, ez dirulaguntza bat, baina ez dut uste
>>> horrek eztabaidan eragin askorik duenik.
>>>
>>> Dagoeneko guk mantentzen dugun software bat euskaratzen jarraitzea
>>> da
>>> helburua (NextCloud). Collabora (eta OnlyOffice) proiektu honetan
>>> sartzen ez direla esango nuke. Edonola ere, Assarrek aipatu bezala,
>>> Collaboran ere bera/gu gabiltza.
>>>
>>> Beraz, proiektu/proposamen honek, guk nahi ala ez, Librezaleri
>>> eragiten
>>> diola esango nuke. Burura datozkidan zalantzak:
>>>
>>> 1) Librezalek lan hau egin NAHI DU ALA EZ?
>>>
>>> [...]
>>>
>>> 2) Librezalek egin NAHI BADU, Mikelek aipatutakoak eztabaidatu
>>> beharko
>>> lirateke: "1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork". Horri gehituko
>>> nioke:
>>> ondoren zer? NextCloud euskaratzen ibili direnek bereziki nola
>>> ikusiko lukete egoera, euskaratzen jarraitzeko interesa?
>>>
>>> [...]
>>>
>>> 3) Librezalek egin NAHI EZ BADU, nork egingo du?
>>>
>>> [...]
>>>
>>> Eta orain nire iritzia: hainbeste urte iraun baldin baditugu,
>>> hainbeste
>>> software euskaratzea lortu badugu, faktoreetako bat dirutik urrun
>>> mantendu garelako da. Nik pertsonalki nahiago nuke orain ere kontu
>>> horietan nahastuko EZ bagina. Zergatik ez dugu denon artean
>>> NextClouden
>>> euskaraketa % 100era eramaten gure ohiko erara (modu ireki eta
>>> parte-hartzailean, musu-truk) eta kito?
>>>
>>> OHARRA: badaezpada, ondo legoke egin beharreko lana zein den
>>> baieztatzea. Ziur muina dela euskaratu beharrekoa? NextCloudek
>>> hainbat
>>> aplikazio gehigarri ditu, batzuk oso ohikoak eta erabiliak (beste
>>> asko
>>> eta asko berriz ez).
>>
>> Kaixo:
>>
>>  Thadah naiz, Nextcloudeko itzultzaileetako bat.
>>
>> Nire ustez, badago borondatea Nextclouden itzulpena mantentzeko. Egia
>> da azken asteetan ezin izan dugula sartzen diren kateen itzulpenaren
>> erritmoa mantendu, baina orandik itzulpenak egiten dira.
>>  Une honetan itzulpenaren egoera hau da:
>>
>>      * Guztira: 23956 kate
>>
>>     *
>>
>> Itzuli gabe: 1279 kate (9445 hitz)
>>     *
>>
>> Berrikusi gabe: 22012 kate
>>
>> Hau da, softwarearen %95 dagoeneko itzulita dago. Geratzen diren
>> zatietatik, hauek dira garrantzitsuenak nire ustez:
>>
>>     * Calendar - 7 kate
>>
>>     * Client - 13 kate
>>
>>     * Files - kate 1
>>      * Files_Sharing - 7 kate
>>      * iOS - 18 kate
>>      * Notes - 35 kate
>>      * Polls - 7 kate
>>      * Settings 1 - 3 kate
>>      * Talk iOS - 22 kate
>>      * Text - 8 kate
>>      * Welcome - 18 kate
>>
>> Guztira 139 kate garrantzitsu dira. Beste kateak hirugarreneko
>> zerbitzuen integrazioak edo hirugarreneko aplikazioenak dira. Beraz,
>> egin beharreko lana ez da ikusten den bezain zaila.
>>
>> Diruaren kontuari buruz, Mikelekin nago honetan. Uste dut dirua onartu
>> egin beharko genukeela, ez behar dugulako edo nahi dugulako (ni
>> pertsonalki ez dut diruarekin zerikusirik izan nahi) baina ez
>> onartzeak izango dituen ondorioengatik.
>>
>>      * Ez badugu kontratua onartzen, EJk enpresa bat kontratatuko du lan
>> hau egiteko. Librezalek Nextclouden itzulpenarengan duen kontrola
>> galduko luke. Itzulpena itxia izango litzateke eta ezingo genuke
>> inolako berrikuspenik edo ekarpenik egin itzulpenera.
>>
>>     * Historikoki, euskarara itzulpenak egin dituzten enpresak, bereziki
>> softwarearekin eta terminologia tekniko-informatikoekin zerikusia
>> dutenekin, kalitate kaskarrekoak izan dira enpresa hau Microsoft bat
>> edo Google bat izan ez bada, erabiltzaileen esperientzia okerragotuz.
>> Nextcloud bera da arazo hau izan duen softwareetariko bat, hurrengo
>> irudian ikusi daitekeen bezala.
>>
>>      * Kontratua bukatzen denean edo enpresak interesa galtzen duenean,
>> zer gertatuko da egindako itzulpenarekin? Guk jarraitu ahal izan
>> dezagun askatuko dute? Gure itzulpen zaharkitua berriro mantentzen
>> hasi beharko gara, itzuli diren kate guztiak gure eskuz itzultzen?
>>
>> Arazo asko ikusten ditut enpresa batek itzulpenaren kontrola
>> hartzearekin, baina ulertzen dut Librezalek ez duela dirurik onartzen
>> bere jardueretarako. Dirua itzulpenekin zerikusia ez duen
>> zerbaitetarako erabiliko balitz, onargarria izango litzateke? Badago
>> modurik dirua jasotzea saihesteko eta EJri itzulpena aurrera eramateko
>> kontratu bat beharrezkoa ez dela adierazteko?
>>
>> Eskerrik asko,
>> Gontzal Pujana
>>
>> Kaixo,
>> Alexander Gabilondo naiz.
>> Tarteko bide bat bururatu zait itzulpena Librezaleen kontrolpean
>> geratzeko eta diru-laguntza suposa zezakeen mendekotasun arazoa
>> saihesteko. Nire proposamena da Iametza enpresa proposatzea. Izan ere,
>> Iametza enpresakoa den Asier Iturralde Librezalea da Nextcloud
>> itzulpenaren Reviewer ardura duena. Iametzak diru-laguntza hartuko
>> balu Asierrek diru-kopuruaren araberako baliozkotzeak egiten ahal
>> ditu.
>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> Kaixo Alex,
>
> Ez da beharko hori egitea seguru aski. Aldatsa berriro jarriko da 
> harremanetan Nextcloud-Transifex arduradunarekin eta guretzat 
> baliozkotze baimenak lortzen saiatuko da (oraintxe hitz egin dut 
> berarekin eta behin saiatu zela gogorarazi dit).
>
> Bihar deitu behar dut nik sindikatura, lehen hezkuntzako ordezko gisa 
> fakturazio honek kalterik eragingo lidakeen galdetzeko. Badakit 
> arazoak egon izan direla iraganean, dirua tarteko izan denean, baina 
> hau ez da Librezale dirulaguntza baten bila joatea eta dependentzia 
> hartzen hastea; edo enpresa bat egitea itzulpen baten arduradun eta 
> jendea desmobilizatzea (hiru itzultzaile baluntariook aktibo gaude eta 
> ez dugu sentitzen lanak gainezka egiten digunik) edo itzulpen baten 
> kontrola galtzea.
>
> Konfiantza baldin baduzue nigan/gugan, ea bihar esaten dizuedan 
> posible dudala fakturatzea eta gero dirua donazio gisa joango da. Hau 
> ez da inoren ogibide bihurtuko eta garbi izan behar dugu itzulpen 
> batek ez duela besteek baino gehiago "balio". Software librearen 
> munduan dagoen eztabaida tipikoa dela suposatzen dut, proiektu batzuek 
> dirua lortzen dute eta beste batzuek inoiz ere ez.
>
> Oraingoan, edonola ere egitekoak ginen lan baten aitzakian, diru 
> publiko pixka bat software garatzaile batengana (Nextcloud berari, 
> adibidez) edo batzuengana bideratuko bagenu, polita litzateke. Inolako 
> donaziorik egin aurretik komentatuko nuke, noski (Nextcloud 
> euskaratzaileei eta Librezalen ere bai). Seguru erraza dela 
> erabakitzea nora bideratu sosak.
>
> Esan bezala, bihar-etzi berriro idatziko dut eta, orain arte bezala, 
> dirua inola ere ez kobratzeko mezurik jaso ezean, ostiralean idatziko 
> diot Migueli.
>
> Denbora gehiago behar bada hausnartzeko, esan, ez ditut erritmoak 
> inposatu nahi baina Alexen mezuak idaztera behartu nau :-)
>
> Gabon!
>
> Mikelgs
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Kaixo guztioi,

Oraintxe idatzi diot Transifexeko Nextcloud proiektuaren itzulpenaren 
arduradunari (george) Mikeli berrikusle ("reviewer") baimenak emateko 
eskatuz. Aurretik zeuden beste bi arduradunekin saiatu nintzen iaz. 
Batek erantzun zidan dagoeneko ez zuela Nextclouden lan egiten eta 
baimenik ez zeukala. Besteak ez zidan erantzun. Ea arduradun berriarekin 
zorte gehiago daukagun.

Izan libre izan euskaldun

Aldatsa



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago