[Librezale] Posta-zerrenda jokoz kanpo egon da 4 bat egunez baina berriz martxan dago

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Ira 3, 19:44:32, CEST 2021


Kaixo:

VLCri buruz bidali nuen mezua aurreko egunean eta ez zen
posta-zerrendara heltzen. Horregatik bidali nuen birritan eta baita
"Proba" mezu bat ere.

Mikel Olasagastik gaia aztertu du eta badirudi 4 bat egunez mezuak
Librezaleren ostalarira heltzen zirela baina ez bertako Mailmanera (edo
hori ulertu dut behintzat). Mikelek gaia aztertu eta konpondu du.

Eskerrik asko Mikel egiten duzun lan guztiagatik!

Oharra: ez dut uzte, baina norbaiti gauza bera gertatu bazaio azken
egunotan itxaron dezala pixka batean ea mezua heltzen den edo bestela
berriz bidal dezala.

Goraintziak eta agur bero bat,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago