[Librezale] Mark as read
gorkaazkarate a bildua ni.eus
gorkaazkarate a bildua ni.eus
Iga, Aza 21, 20:32:44, CET 2021
2021-11-19 19:36 egunean, Porrumentzio , Librezale-en bidez-(e)k idatzi
du:
> Jakinarazpenetan agertzen den esaldi horrentzako itzulpen apropos
> amankomun bat adosteko asmoz idazten dut mezu hau.
> Ez dut nahi sartu eztabaida kuantitatibotan, zein agertzen den gehiago
> corpusetan eta abar, baizik eta norberaren pentsamenduaz erabaki.
>
> Esaldi honi bi-hiru euskeratze aurkitu dizkiot egin izan diren
> itzulpenetan zehar.
> 1) "Markatu" erabiliz sortutakoak, bi aldaera nagusirekin:
> 1.1) Markatu irakurritako gisa
> 1.2) Markatu irakurrita bezala
> 2) Jo irakurritzat
>
> Niri apropos eta naturalena 2 aukera iruditzen zait. Aproposa motzagoa
> delako eta interfaze estuetan eskertzen delako, estetikoki.
>
> "Markatu"ak itzulpen zuzenegia iruditzen zaizkit, gure egitura
> naturaletan horrelakorik erabiltzen ez dugularik (ez asko behintzat).
> Aldiz, iruditzen zait "Mark as..." egituran euskal ordain zabalduena
> "Jo *tzat" dela, eta jatorrizko esaldia hitzez hitz itzultzeak kalte
> besterik ez diola egiten itzulpenari.
> Arazoa sor liteke lehenaldiko partizipioa erabili nahi izatean:
> Marked as read → Irakurritzat joa
> Ez zait hain ulergarria suertatzen. "Irakurritzat markatua" ordea bai,
> soilik irageneko partizipio horretarako.
>
> Zein iritzi duzue zuek itzulpen hauen inguruan?
> Argi geratu ez bada, nire apostua "Jo *tzat" egitura da, baina jakin
> badakit adibidez Mozillako itzulpenetan "Markatu" erabiltzen dela, eta
> halakoen iritziak jaso nahi ditut.
>
> Gau ona pasa,
> Porru.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Kaixo Porru,
nik ez dizkiot "Markatu" aditzari zuk ikusten dizkiozun desabantailak
ikusten: asko erabili da, hiztegietan jasota dago... Niri "-tzat jo"
hori bezain normala iruditzen zait, eta gainera, testuinguru jakin
batzuetan, agian, "-tzat jo" horrekin eraiki daitezken itzulpen laburrak
baino argiago gera daitezke itzulpenak "Markatu" aditzarekin.
(Iritzia eskatu duzu; horra nire bost xentimo ;-)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago