[Librezale] Common Voice estatistikak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Maiatza 3, 22:15:10, CEST 2021


21/5/2 20:37(e)an, Gilen Mejuto , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
> 
> Ni saiatu  nintzen hainbatetan ekarpenak egiten baina grabazioak ez
> ziren igotzen. Ez dakit aplikazioaren akatsa zen, nire mobilarena edo
> zer, baina azkenean utzi egin nion saiatzeari. Badakizue ea norbait
> gehiagori gertatu zaion?
> 
> Ondo izan

Kaixo, Gilen:

Oraintxe egin dut proba 5 esaldi grabatuz eta igoz eta beste 5
balioztatuz eta arazorik gabe ibili zait.

CVko foroan begiratu dut eta azaroan zuk deskribatu duzun antzeko arazo
bat aurkitu eta konpondu zutela irakurri dut:
https://discourse.mozilla.org/t/voice-uploads-failing/48689/24

Duela 16 egun suediar batek antzeko zerbait gertatzen zitzaiola esan
zuen. Agian lagungarria izan litzateke zuri ere gertatzen zaizula bertan
esatea (zure nabigatzaile-mota eta bertsioa adierazterik bazenu, hobeto,
bestela abisua eman bakarrik). Zenbat eta pertsona gehiagok esan arazo
bat dutela, kasu egiteko aukera gehiago :-D

CVk badu txat bat Matrixen eta inork ezer aipatzen ez badu, bertan ere
galdetu dezaket aurreraxeago.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago