[Librezale] Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
    Ander Elortondo 
    ander a bildua elortondo.net
       
    Ost, Abe 22, 15:12:00, CET 2021
    
    
  
Kaixo:
Kontua da ez dela zuri edo beltz. Horregatik nik ere ez daukat oso argi.
SteamOS librea da?  BAI
steam bezeroa? EZ
Valve jolasak? nik uste ezetz edo ez behintzat garrantzitsuak.
Eskaera euskara itzulpenak egitea baimentzea da, hots, euskaratu ahal 
izatea.
dena pack batean doa, bai librea eta bai pribatiboa.
horregatik nik ere ez daukat argi librezalek eskaera babestu behar duen, 
ikuspegi sozilinguistiko eta euskalgintzatik begiratua erabat 
estrategikoa den arren.
egun pare bat barru adostasun handiagorik ez badago behintzat, librezale 
izena ez agertzeko adieraziko diet.
izan libre izan euskaldun!
Ander
21/12/22 13:46(e)an, ibai--- , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>
>
> On 22/12/2021 13:47, "Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez" 
> <librezale a bildua librezale.eus> wrote:
>> Asierrek idatzi du:
>>
>> >> Nik uste dut, librea ez bada, ez duela Librezaleren filosofian
>> enkajatzen. Beraz, hobe litzateke Librezaleren izena agertuko ez balitz
>> eskaera horretan.
>>
>> +1. Ados Asierrekin.
>
> Ba agian arrazoi duzue... Dena dela, Ander, Librezaleren izena ez 
> agertzeak suposatzen dut ez lukeela aldaketa handirik suposatuko, ezta?
>
> Gero arte,
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago