[Librezale] DNS informazioa
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Api 28, 21:00:48, CEST 2021
Kaixo:
Google laguntza irakurtzen eta SPF, DMARC eta DKIMrekin lotura duten
zenbait tresna probatzen aritu naiz eta ez dut ezer aipagarririk
ulertzerik edo argitzerik lortu, baina intoDNS delakoak itzultzen dituen
erroreak aipatu nahi ditut badaezpada:
https://intodns.com/librezale.eus
Zer diren ez dakidan 3 gauza gorri agertzen dira, kontu honetaz dakienak
kontuan izan dezan...
"Stealth NS record" abisua adibidez, hemen azaltzen da pixka bat
zergatik geratu ohi den:
https://massivedns.com/blog/dns-report-tutorials/what-are-stealth-ns-records/
Agian hau ez da arazoaren jatorria, baina edonola ere, konpondu edo
hobetu litekeen zerbait dela dirudi.
OHARRA: Mikelek aspaldi pasa zidan librezale a bildua gmail.com kontuarekin
postmaster.google.com tresnan sartu naiz baina librezale.eus domeinua
nik kudeatzen dudala egiaztatzeko DNS erregistro bat sortzeko eskatzen
dit eta nik kudeatzen ez dudanez, ezin dut horrelakorik egin. Mikel,
egin dezakezu zuk egiaztaketa nik begirada bat bota ahal izateko tresna
horrekin? Agian zuk egin duzu jada baina gauza desberdinak begiratzen
nabilenez...
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago