[Librezale] Ideia berria: Androiderako aplikazioak

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Urr 17, 10:56:24, CEST 2020


Asanbladan Txopik esandako esaldi batekin geatu nintzan buruan:/euskal 
kulturan software libretik jasotzea ondo dago, baina noizbait euskal 
kulturatik software librekora ematea bikaina izango litzake!/

Horxetan oinarritzen dia nere proposamen gehienak, baño oaingoak zehazki 
Androiderako aplikazio libre erabilgarriak sortzean datza.


      Eguraldi-iragarpena

Egia da badaudela eguraldi-iragarpen aplikazio libreak Androiderako, 
baño globalki pentsatuak daudenez eta ez lokalki, iragarpen nahiko 
orokor ta mugatuak dituzte. Ezagutzen deten zehatzena, Weather, 3 orduan 
behineko datuak ematen dituna.

Lehen AEMETeko datuak hartzen zitun aplikazio bat erabiltzen nun, 
Espainia politikoko eremuentzako datu oso-oso zehatzekin. Jada baldin 
badago aplikazio ez-ofizial bat datu hoiek erabiltzen dituna, 
imajinatzet beste libre bat sortu litekela, ezta?


      Notify Not

Hau bururatu zaiten izen bat besterik ez da, Android gailuetan 
jakinarazpenak jasotzeko ordutegia programatzeko. Artikulu hontatik 
bururatu zitzaiten ideia: 
https://medium.com/@daywiseapp/the-myth-of-notification-overload-e3fa60a2987d

Bado aplikazio pribatibo bat, Daywise izenekoa, hoixe ite duna. Asmoa da 
jakinarazpenak ordutegi zehatz batzutan bakarrik jasotzea, hola 
gailuekiko dependentzia gutxitzeko asmoz. Aplikazioak zerrendatik atera 
litezke ere ta ordutegiak erabiltzaileak zehaztu.


      Ura / Founts

OpenStreetMapeko POIak erabilita ur edangarria nun don erakutsi mapa 
batian, geokokatzea erabiltzeko aukerakin. Eskeinita, OSM kontua sortu 
iturri berriak sartzeko, argazkiak gehitzeko edo akatsak salatzeko; dena 
OSMn zentralizatua, datu base hoi hobetzeko.


      Toilets / Komunak

Goikoan berdin-berdin baño komun publikoekin. Goikoan gehigarri gixa 
jarri litezke, edo beste formatu bat pentsatu.

_______


Hau guztirako, uste det ta azken bi aplikazioak oso errexki egingarriak 
diala, Librezaleren izenean GitLab kontu bat sortzea aproposa iruitze 
zait, bertatik kudeatzeko proiektu posibleak. Indar ta gogoak neurtu 
behar dia, noski.

Ideia hauek ze iruitzen?

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201017/e26c6dd0/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago