[Librezale] WordPress eguneraketa

Iker Garaialde Etxaburu iker.garaialde a bildua gmail.com
Iga, Aza 8, 12:25:57, CET 2020


Iep!

Wordpress euskarazko blog ofizialean sarrera berri bat gehitu dut: 
https://es.wordpress.org/2020/11/03/wordpress-5-6-beta-3/
Ongi iruditzen bazaizue, Librezaleko blogean jartzea ere eskatuko 
nizueke, ea ikusgarritasun apur bat ematen diogun WordPressen euskaraketari.
Bestetik, azken urte eta pikoan ni nabil gehienbat WordPressen 
euskaraketarekin. Librezaleren Wikan proiektu honen egoera zaharkituta 
zegoen eta arduradunik ez zuela jartzen zuen, beraz datuak eguneratu 
ditut (5.5.3 bertsioa jarri dut eskuragai) eta nire burua jarri dut 
arduradun moduan. Beste norbaitek nirekin ardura konpartitu nahi izanez 
gero, neregatik primeran.
Ongi izan!

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201108/1dff5ae5/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago