[Librezale] Librezaleren asanblada berria
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Eka 20, 18:14:03, CEST 2020
20/6/15 13:47(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
> Aupa guztiori:
>
> Eztabaida honek asanblada berri bat martxan jartzea gauza positiboa da,
> guztiok elkartzea eta lasaitasunez hitz egitea, kontzeptuak argitzea,
> jokabideak definitzea edo beharrezko ikusten dena azaltzea beti
> mesedegarri.
>
> Edonola *gauza bat argitu beharrean sentitzen naiz, eztabaida gaizki
> ulertu batek piztu duela*, hau izan zen abiarazlea:
>
> "[...] Ez zait buruan sartzen nola egin den batzar hori Librezaleren
> izenean, diru publikoaren eskean dabilena nire ustez ez daki zergatik
> sortu zen Librezale. [...]"
>
> *Nik bideo ikusita, ez nuen inor entzun diru publiko eskean.*
>
> Hezkuntza publikoko azpiegiturak administraziori dagozkiola esatea
> ospitale publikoak hornitzea administrazioari dagokiola esatea besterik
> ez da. Noski hezkuntza publikoan administrazioak inbertitzen duela, hori
> hala da. Ez da iritzi bat. Nork egiten ditu inbertsioak?
>
> Librezaleko kide batek inbertsio hori nolakoa nahi du, librea ala
> pribatiboa? Nik uste, hortik datorrela HEL sorrera.
> Borroka hori librezale taldeari dagokio? orain arte Ez.
> Librezale printzipioekin talka egiten du? Nik orain arte ez dut
> ikusten, (HEL diru-laguntza eske hasiko balitz bai.)
Guztiz ados nago. Nire ustez argi dago inork ez duela Librezaleren
inolako printzipioren aurka egin. Talde anitza gara eta zenbait gauzatan
ez dugu iritzi berdina, baina Librezaleren printzipiorik ez du inork apurtu.
>
> Nik Julen bezala " talde, ez elkarte, diru-laguntzarik ez,asanblada,
> egin > hitz egin." ikusten dut taldea, eta orain arte HEL ere horrela
> jardun da ez?
Ni ere horrekin bat nator. Bai, HELek horrela jarduten du.
Kontuan izan behar da Librezaleko hainbat kide HELen gaudela, eta
horregatik ez da inolako arazorik bide horretatik. Are gehiago,
Librezaleko hainbat kide gaudenez, HELen bidea guk gustuko dugun bide
horretatik joatea sustatu dugu. Hau da, HELek Librezaleren printzipio
berdinak partekatzen baditu, ez da kasualitatearen fruitua, baizik eta
HEL eta Librezale taldeak oso loturik daudelako.
Txatean azaldu nuen bezala, niretzat gauza bera dira, baina bat
orokorragoa (eta software itzulpenetan gehiago jarduten dena) eta bestea
arlo zehatz bat lantzen duena. Horretaz gain beste zenbait alde ere
badaude. Adibidez, askoz talde berriagoa dela, irakasle eta emakume
gehiago daudela, berriagoa izatearen eraginez edo posta-zerrendarik ez
duela baizik eta zuzenean txat bat, eta abar.
Baina funtsean, software librearen alde dagoen talde ireki eta
parte-hartzailea baino ez da, urte askoz beranduago sortu izanaren eta
Hezkuntzan zentratuta egotearen ondorioz dituen desberdintasun
batzuekin. Taldeak indarra eta abiadura hartu du azken aldian eta hori
eskertzekoa eta zoriontzekoa da nire ustez, eraginkorragoa delako eta
elkarteak sortzen eta horrelako norabideak urratsak eman ordez,
Librezalek bezala gauzak modu horizontalean landu eta gauzak egiten
zentratzen ari dena. Iazko komunikatua, webguneko material guztia,
albisteak eta orain topaketa hauek, horren seinaleak direla uste dut.
>
> Egin dezagun asanblada, lasaitasunez eta giro onean elkartu eta jarrai
> dezagun Euskal Herri euskaldun eta libre baten alde.
>
> Izan libre izan euskaldun!
> Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago