[Librezale] Asanbladaren ajeak

Dabid dabid a bildua laborategia.eus
Iga, Uzt 19, 23:14:03, CEST 2020


Kaixo guztioi,

Porrumentzio, egiten duzun proposamenari arazo bat ikusten diot, denok 
ez gaudela Telegram-en, eta hala egingo bagenu, Matrix-en edota posta 
zerrendan gaudenok ezingo genukeela bozkatu. Ezta?

Bozkatzeko aukera denok izan dezagun, honela egitea proposatzen dut: 
astebeteko tartea emango nuke Telegram+Matrix+Postan zerrendan 
bururatzen zaizkigun izen denak proposatzeko (izen horiek wikiko orri 
baten jasoko dituen arduradunarekin). Behin denbora agortuta inkesta bat 
irekiko nuke Framadate-n [1] eta beste astebete utziko nuke inkesta 
betetzeko.

Wikian egitea proposatuko nuke, baina nahiko zaila eta korapilotsua 
iruditzen zait wikian bozketa prozesu bat irekitzea (agian, parte hartu 
nahi duten askok ez daukatelako wiki erabiltzailerik edota ez dakitelako 
wikia nola erabili). Hori dela eta, erdiko bide/proposamen hau.

Animo!

Ondo izan!

[1] https://framadate.org/


20/7/19 22:19(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
> >4) Porrumentzio prest agertu da gela berria sortzeko baina aurrez
> >gelaren izena erabakitzea dagokigu
> >
> >
> >   LibreZalantza
> >
> >   LibreGaldera
> >
> >   LibreKonponbidea
> >
> >   .....
> >
> >    nola erabaki izena? Telegram taldean inkesta bat jarri eta gero
> >hemen bozkatu edo...
>
> Nik Telegramen inkesta bat sortuko nuke, hasiera batean bertakoak 
> izango dia ta erabiltzaile gehienak. Gañea inkesta berbera beste 
> Telegrameko txatetara bidalita erantzunak bateratuak dia.
>
> Behin han gehien hautatutako izena(k) ikusita, astebeten edo, honea 
> bidali hemen erabakitzeko.
>
> Anderrek proposatutako aukerak ta "GNU/Linux euskaraz" gehituko nituzke.
>
> >
> >5) webgunea eta wikiari errepasu bat emateko boluntariorik?
> >
>
> Mikel GS (mikelgs a bildua ni.eus) ta ni Wikia eguneratzeko prest agertu gea. 
> Beste norbaitek parte hartu nahi badu, esan dezala!
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200719/1a23dd6c/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago