[Librezale] kontua eta helbidea berezitu nahian

Pablo San Roman pablo.sanroman a bildua unavarra.es
Ost, Ira 4, 09:38:45, CEST 2019


Kaixo lagunok,

Guk hemen NUPen Sakai itzultzean arazo berdina izan dugu, azkenean 
Hizkuntza zerbitzukoekin batera “email” aukeratu dugu, kaleko erabilera 
jasoz neurri handi batean. Osoitz-ek dituen arrazioekin bat egiten 
dugu,baina idazterakoan gidoi txikirik gabe: email.

Kasu gehienetan “Email address” ulertu daiteke “email” hitzarekin, eta 
horrela utzi dugu hainbat alditan.

Hortaz aparte, horrela izanda, komunikatzeko errazagoa dugu kasu hauetan 
adibidez: “mezu” bat “emailez” bidali zaio, eta “mezu” bat idatzi du 
“foro” batean. “Oharrak” tresnatik “mezua” “emailez” bidali zaio ikasleari.

-- 

...........................................................	
Pablo San Roman Bengoetxea
   HBGMI / CSIE
   NUP / UPNA | + 34 948 168482	
   http://www.unavarra.es/centroinnovacioneducativa

El 28/08/2019 a las 21:02, Osoitz E escribió:
> Barkatu, ez dut proposamen zehatzik egin:
>
> E-mail kontua
> E-mail helbidea
>
> edo tradizio zaharrera bueltatuz:
>
> E-posta kontua
> E-posta helbidea
>
> Osoitz
>
> On Wed, 28 Aug 2019 at 20:48, Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com 
> <mailto:oelkoro a bildua gmail.com>> wrote:
>
>
>     Kaixo,
>
>     Eztabaida hau Matrix taldean izan genuen azkenekoan nik ondorio
>     hauek atera nituen:
>
>     - E-posta garai batean gehienek onartutako itzulpena zen eta
>     oraindik nahikotxo erabiltzen da, eta Zehazki hiztegiak jasotzen
>     du, baina beste batzuk ez eta antza asmorik ere ez. E-posta
>     jasotzen ez duten hiztegiek "helbide elektroniko" generikoa zein
>     jatorrizko "e-mail" onartu ohi dute.
>
>     -  "Helbide elektroniko" edo "mezu elektroniko" bezalako
>     generikoak ez dira zehatzak, gaur egun "elektronikoak" diren
>     hamaika helbide, sistema eta mezu mota desberdin ditugu (e-mail,
>     IRC, Mastodon, Matrix, eta abar). Thunderbird bezalako proiektu
>     batean agian ez da hainbesterako baina komunikaziorako beste
>     sistemaren bat itzultzean, "mezu" sistema horretako mezu bati
>     dagokio testuinguruagatik, erabiltzaileari mezu bat e-mail bidez
>     bidaliko bazaio, hori zehaztu beharra dago esaldia ulergarria egin
>     nahi bada, generikoak e-mail sistemarako erreserbatzen saiatzea ez
>     da batere praktikoa. Gainera proposamen hauek oso luzeak dira
>     denak eta batzuetan ez dira ondo sartzen ( mugikorretarako
>     aplikazioetan, inprimakietan...), "Posta elektronikoko helbidea"
>     zentzu honetan okerrena da: 28 karaktere, ai ama! Botoi batzuetan
>     "erreproduzitu" sartzen ez bada... pentsa.
>
>     - Ahozko hizkeran erabiliena "imeila" dela esango nuke: Zein da
>     zure imeila? Imeil bat bidali dizut...
>
>     Gauzak horrela nik azkenaldian "e-mail" hobesten dut, itzulpena
>     berria bada "e-mail" zalantzarik gabe, bestela aurretik zegoena
>     errespetatzen saiatzen naiz esaldiak ulergarriak diren bitartean,
>     baina zalantzarik badago "e-mail" > "e-posta" > besteak,
>     proiektuaren tradizioaren, esaldiaren ulergarritasunaren, eta
>     espazio erabilgarriaren arabera.
>
>     Nire iritzia.
>
>     Osoitz
>
>     On Tue, 27 Aug 2019 at 17:21, Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com
>     <mailto:julenx a bildua gmail.com>> wrote:
>
>         Aupa Ander,
>
>         Hau idatzi du Ander Elortondo (ander.elor a bildua gmail.com
>         <mailto:ander.elor a bildua gmail.com>) erabiltzaileak
>         (2019 abu. 27, ar. (16:24)):
>         >
>         > Kaixo:
>         >
>         > Thunderbirden orain arte email account posta elektronikoa
>         zen besterik gabe (nahiko luzea horrela ere).
>         > Orain Email Account eta Email address jarri dutenez...
>         >
>         > Posta elektroniko kontua
>         > Posta elektroniko helbidea
>         >
>         > luzetxo ezta?
>         > ideiarik?
>
>         Esango nuke aurretik ere bazeudela. Nik horrela emango nituzke:
>
>         (e)mail account: posta-kontua
>         email address: helbide elektronikoa
>
>         Transvisionek ere lagunduko dizu zenbait inkonsistentzia
>         aurkitzen:
>         https://transvision.mozfr.org/?recherche=Email+account&repo=gecko_strings&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
>         https://transvision.mozfr.org/?recherche=email+address&repo=gecko_strings&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
>
>         Lagungarri delakoan,
>         Julen.
>         _______________________________________________
>         Librezale mailing list
>         Librezale a bildua librezale.eus
>         https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

  

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190904/378bbbd7/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago