[Librezale] Euskarazko Common Voice grabaketak martxan

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Urt 31, 22:20:43, CET 2019


Kaixo:

Grabaketekin has gaitezke:
https://voice.mozilla.org/eu

Probatu nahi duenak, ireki dezala goiko esteka nabigatzailearekin
(ordenagailukoa, tabletekoa zein telefonokoa) eta saka dezala mikrofono
gorria.

Gogoan izan gomendagarria dela webgunean izena ematea eta datu
demografiko batzuk betetzea ahots-datuak aberatsagoak izateko.

Agertzen diren esaldiak azken hilabeteetan wikian idazteko, zuzentzeko
eta hobetzeko egon direnak dira. Esaldi arraroren batekin topo eginez
gero, Argiako artikuluetatik testuingururik gabe ateratakoren bat izango
da. Gorka Azkaratek eta besteok prestatutakoak naturalak direla esango nuke.

Txatean zalantza sortu zaigu sakelakoarekin egindako grabaketek kalitate
egokia izango ote duten. Alde batetik iruditzen zaigu Deep Speech
proiektuan sortu nahi den motorra trebatzeko garaian horrek zailtasun
bat ekarriko duela. Baina bestetik, motorra sakelakoetan erabiliko bada,
egoera berdintsuetan egindako grabaketak lagungarriak suerta daitezkeela
otu zaigu. Ez dakigu askorik guzti honetaz eta foroetan ez dugu
(oraingoz?) zalantza argitzerik izan. Inork honetaz zerbait badaki esan
dezala mesedez.

Wikiko orria eguneratu dut.

Txatean gure blogerako eta beste blog, hedabide eta sare sozialetarako
materiala prestatzea aipatu da baina ez da ezer zehatzik lotu. Ekimena
zabaltzeko eta ahalik eta jende gehiagoren artean iragartzeko ideiak,
gogoak edo iradokizunak dituen pertsona oro, oso ongi etorria izango da!

[1] https://discourse.mozilla.org/c/voice

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago