[Librezale] VLC 4.0n aldaketa handiak datoz

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ots 9, 22:36:52, CET 2019


Kaixo:

Hemen ikus daitekeenez, VLCren bertsio berria garatzen dihardute eta
badirudi interfaze aldetik aldaketa nahikotxo egingo dituztela.
Funtzionalitate aldetik ere gauza interesgarriak etorriko dira:
https://fosdem.org/2019/schedule/event/media_vlc/attachments/slides/3355/export/events/attachments/media_vlc/slides/3355/VLC_40_Slides.pdf

Garatzaileetako batek esan dit lokalizazio aldetik lan dezente egongo
dela. Oraingoz Transifex-en ez da ezer berririk sumatzen, goizegi
delako, baina garapenak aurreragotuago dagoenean software hau itzultzeko
lan dezente egongo dela dirudi.

Uste dut orain nik bakarrik egiten dudala VLCren mantenua. Inork lagundu
nahi izanez gero esatea besterik ez du.

Ondo izan eta begiratu VLC berrian zein ezaugarri berri ekarriko dituen :-)

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago