[Librezale] Igande goizean Durangoko Azokan burujabetza teknologikoari lotutako edukiak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abe 7, 20:05:17, CET 2019


Kaixo:

Asko sare sozialen bitartez edo albisteen webguneen bitartez jakitun
izango zarete, baina badaezpada, orain otu zait posta-zerrenda honetan
hau aipatzea (uste dut inork ez duela aipatu):
https://labur.eus/Il0QM

BuruTek taldeak, burujabetza teknologikoa orokorrean jorratzen du.
Gasteizko Errekaleorren sortu zen duela hilabete gutxi eta
posta-zerrenda ireki bat du norbaitek parte hartu nahi izanez gero:
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/burutek

Hezkuntzan ere Librezale taldea dagoeneko ezagutzen duzue. Webgunea
gurean ostatuta dago eta azkenaldian, komunikatuaz gain, eduki berrienak
atal honetan argitaratu dituzte/ditugu:
https://hezkuntza.librezale.eus/materiala/

Bada, hori, bihar goizean aurkezpenak, hitzaldiak eta bilkurak izango
direla software librearen inguruan eta abar. Nola ez, den-denok
gonbidatuak zaudete! XD

Goraintziak,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago