[Librezale] Common Voice estatistikak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Api 7, 11:53:41, CEST 2019


Kaixo:

Duela hilabete inguru datu hauek bidali nituen zerrenda honetara:
19/3/10 12:47(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Azkenik, Common Voice webgunean euskararen estatistiken laburpentxo
> bat egin nahi dut:
>   Grabatutako orduak: 6h 18m
>   Balioztatutako orduak: *5h*
>   Hiztun kopurua: 54
>   Grabaketa gehien egin dituztenak (eta dagoeneko balioztatuta daudenak):
>     - gorkaazk: 861
>     - Jone: 570
>     - pospolos: 220
>     - AINHOA: 176
>     - Begoña: 150
>     - galaipa: 134
>     - Hey_neken: 102
>     - Maddi: 65
>     - Joseba Almiñana Escuder: 55
>     - Supro: 19
>     - Eduardo Trápani: 2

Egora ondokoa da gaur:
  Grabatutako orduak: 16h (gaztelaniak 14h eta katalanak 121h)
  Balioztatutako orduak: *8h 27m*
  Hiztun kopurua: 177
  Grabaketa gehien egin dituztenak (eta dagoeneko balioztatuta daudenak):
    - pospolos: 1.359
    - gorkaazk: 867
    - Jone: 634
    - Begoña: 289
    - Urko: 206
    - AINHOA: 177
    - galaipa: 134
    - ireneriol: 119
    - Hey_neken: 102
    - Maddi: 65
    - Joseba Almiñana Escuder: 58
    - krr4m4rr0: 38
    - Suagaar: 22
    - Supro: 19
    - Lander Berganciano Marcos: 9
    - AnttonC: 6

Beraz, hiruzpalau astetan hiztun kopurua hirukoiztu egin da (54->177)
eta grabatutako orduak ia hirukoiztu egin dira (6h->16h). Komunikazio
kanpaina hasi dugula asko sumatzen dela esango nuke. Oraintxe bertan
gaztelaniaz baino ordu gehiago bildu ditugu euskaraz, eta ordu
desberdinetako aktibitate mailari erreparatuz, euskaldunak aktiboago
gabiltzala ikusten da. Askoz hiztun gutxiago izanik meritu handia du!

Baina ezin dugu ahaztu 10.000 ordutara heltzea dela helburua eta
gutxienez 2.000 ordu behar direla Mozillak bere motorra egiteko. Hasi
besterik ez gara egin, hori ezin dugu ahaztu, baina lanean jarraitu
behar dugu oraintxe balioztatuta dauzkagun 8 ordu horiek gora eta gora
egin dezaten.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik! Animo!

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago