[Librezale] Common Voice proiekturako esaldi bila
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Aza 12, 07:11:30, CET 2018
Kaixo:
Gorka Azkaratek eta biok 1.556 esaldi bildu ditugu:
https://librezale.eus/wiki/Common_Voice_proiekturako_bost_mila_esaldi_behar_dugu_jabetza_publikoan
Ondo etorriko litzaizkiguke kirolekin lotutako hitzak dituzten esaldi
gehiago biltzea. Norbait animatzen bada, aurrera mesedez.
iametzari esker Argiak bere edukiak proiektu honetan erabiltzeko baimena
eman digu. Proba batzuk egiten aritu naiz eta behar ditugun esaldiak
lortzeko urratsak modu ahalik eta automatikoenean nola eman ikertu dut:
formatua, hitz kopurua, laburdurak, datak eta zenbakiak... Zati bat
eskuz egin beharra dago baina egingarria ikusten dut.
Datozen egun edo asteetan falta zaizkigun esaldiak lortzen saiatuko naiz.
Ondo izan,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago