[Librezale] Webguneko menua aldatzeko proposamena

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Ots 18, 13:00:20, CET 2018


Aupa,

Webguneko menuan aldaketa batzuk proposatzen ditut:

WordPress orain mantentzailerik ez duen proiektu bat da. Proiektu
adierazgarriak nabarmendu nahi badira agian LibreOffice jarri liteke.

Ezkerreko estekei dagokiola "Telegram taldea" ordez hau jarriko nuke:

https://librezale.eus/wiki/kontaktua

Estilo liburua aurkitzeko errazagoa izan beharko litzatekeela uste dut,
baina menuan ez da gehiago sartzen. Agian "Lan-tresnak"  eta
"Lokalizazio-gida" esteken ordez hau jarri daiteke:

https://librezale.eus/wiki/Itzultzaileak

Libre geratutako tokian "Proiektuak", errazago aurki daitezen.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20180218/c1fc6ca3/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list