[Librezale] Common Voice proiekturako esaldi bila

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Abe 5, 21:45:27, CET 2018


18/11/28 16:22(e)an, Joxan igorleak idatzi zuen:
> Aupa, lagunok!
> 
> Hona hemen esaldi batzuk. Zerbaitetarako balio baldin badute...

Esaldi horiek primeran datoz, eskerrik asko!

Zuk eta Librezaleko beste kideok idatzitako guztiak bildu eta errepasatu
ditut eta denak wikian gorde.

Argiatik hartutakoak ere bildu ditut eta horietatik 200 bat IXA taldeko
laguntzarekin prozesatu ditut (zenbakiak eta akronimoak).

Guztira sei mila atera dira. Zenbaki borobil-borobila. Kasualitate hutsa
da. Ez dugu zergatik hain zenbaki borobila prestatu behar.
https://librezale.eus/wiki/Common_Voice_proiekturako_bost_mila_esaldi_behar_dugu_jabetza_publikoan

Wiki orriaren amaieran dauden azken 200ek zenbakiak dituzte eta
badaezpada ondo legoke norbaitek birpasatzea ea ondo idatzita dauden.

Norbaitek wikiko oraingo edukiak aldatzen baditu, gogoan izan dezala
mesedez 5 eta 10 hitz bitarteko esaldiak nahi ditugula (ez gehiago ez
gutxiago) eta laburdura eta zenbaki guztiak hitzetan eman behar direla.

Ea datozen egunetan voice.mozilla.org webguneko interfazea euskaratzen
amaitzen dudan.

Amaitutakoan, Mozillakoek euskarazko esaldiak grabatzea gaituko dute eta
parte hartzera animatzeko artikulu bat idatzi beharko dugu, besteak
beste. Norbait hori prestatzen joan nahi badu, aurrera mesedez.

Eskerrik asko,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago