[Librezale] Openboard. Laguntza eske.

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Api 19, 23:46:24, CEST 2018


Aupa, lagunak:

Openboard arbel digitala erabiltzeko aplikazioa irekia eta plataforma 
anitza da. Open Sankoré proiektuaren oinordekoa da. Genevako kantoiko 
Hezkuntza Sailak du ardura.

Iñigo Gebarak duela pare bat urte euskaratu zuen eta Github-en agertzen 
da hark egindako ts fitxategia 
(https://github.com/OpenBoard-org/OpenBoard/tree/master/resources/i18n) 
baina instalatzean ez dago euskaraz jartzerik. Ez Linuxen bederen.

Github-en ikusten da eu ez dela ageri added translations-etan.

Fork-en editatu dut Iñigoren bertsioa baina ez dakit hori nahikoa izango 
den hurrengo bertsioan sartzeko.

Norbaitek laguntzea dauka lokalizazioa bideratzen?

Inportantea da zeren eta Open Sankorek arbel berrietan ez du 
funtzionatzen eta irakasle askok zailtasunak dituzte ingelesezko 
aplikazioa erabiltzen.

Eskerrik asko.

Alex





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago