[Librezale] Irrati libreak, soft librea: Librezaleren esperientzia

Xabier Landabidea txerren a bildua gmail.com
Ast, Mar 2, 11:52:24, CET 2017


Kaixo berriro, komunitatea

Larunbat honetan hasiko dugu "Irrati libreak software librean
<https://97irratia.info/>" ikastaro/topaketa saila (3 larunbat guztira) eta
asko gustatuko litzaiguke Librezaleren kasua ezagutu ahal izateko zuetariko
norbaiteko kontatzea.

Gure ideia ordu erdiko aurkezpen bat eta elkarrizketa giroan librezaleren
inguruan solasalditxo bat egitea litzateke jendearekin. Ordu bete guztira.

Ikastaroa 10etan hasi eta 14etan amaitzen da, Bilboko Unamuno Plaza ondoko
eskilaretako estudioan. 12:30ak-13:00ak inguruan adibidez ondo legoke
zuetariko norbaitek hurbiltzerik balu.

Ez bada posible ez da posible, noski, baina gure aldetik plazer hutsa
litzateke.

Beste barik, esaidazue norbait (edo norbaitzuk) animatzen bada! Badaezpada
nire eskukoa: 647510158

Besarkada!

txabi



Xabier Landabidea<txerren a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
otsaila 21 10:35):

> Egun on lagunok
>
> 97 irratitik <https://97irratia.info/> idazten dizuegu, Martxoaren 4, 11
> eta 25ean Bilboko gure estudioetan egingo dugun ikastaroaren inguruan.
>
> *Martxoaren 4ko saioan* software librearen oinarriei buruzko saio bat
> egin nahi dugu, maila ideologiko/politiko/filosofikoan irratigintzaren
> eta software askearen inguruan diskutitzeko.
>
> Asko gustatuko litzaiguke Librezale elkartetik proiektua azaltzera norbait
> etorri ahal balitz, labur labur Euskal Herrian soft librearen inguruan
> dagoen mugimenduaren berri eman eta lau trazo ematera. Ez luke luze hartu
> behar, ordu erdiko azalpen bat eta galderarik sortuko balitz solasalditxo
> bat.
>
> Nola ikusten duzue?
>
> Ikastaroa goizeko 10etatik eguerdiko 2etara artean izango da, eta etorri
> nahi bazenute libre genuke Librezaleri eskainitako tartea ze ordutan jarri
> erabakitzea (hasieran, amaieran...)
>
> Interesatuko zaizuelakoan...
>
> Besarkada!
>
> txabi
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170302/ec425c8a/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list