[Librezale] LibreOfficen itzulpen sisteman aurrikusitako aldaketak
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Al, Eka 12, 17:51:03, CEST 2017
al., 2017.eko ekaren 12a 16:03(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
> https://lists.freedesktop.org/archives/libreoffice/2017-May/077818.html
>
> LibreOffice l10n posta zerrendan behintzat msgtxt kentzearena ez dute
> oso argi ikusten.
>
> Aldaketa ugari dira eta nik ez ditut ondo ulertzen, agian inork
> begirada bat eman nahi dio proposamenari.
Gainetik begiratuta, iruditu zait aldaketa guztiak direla barnekoak,
itzulpenei eragiten ez dietenak, bi salbu:
16. msgctxt kentzea.
18. Nola sinkronizatu Caolánek proposatzen duen sistema berria
Pootlekin, lehendik dauden itzulpenak galdu gabe (zehatzago esanda,
Pootlen "fuzzy" modura ager ez daitezen, kate guztiak banan-banan eskuz
balioztatu behar ez izateko).
Bigarrena, beraiek konpondu beharko dute, baina iruditzen zait ez
litzatekeela ona izango lokalizazio guztietako kate guztiak berriro
balioztatu behar izatea.
Lehena, nik uste dut oso erabilgarria izan daitekeela msgctxt
erabiltzea... informazio baliagarria emango balu (LibreOfficen kasuan).
Momentu honetan, kate bat itzultzen ari naizenean, zenbaitetan
testuingurua ezagutzea behar izaten dut (adibidez, "Link" aditza eta
"Link" izena bereizteko), baina oraingo LibreOffice Pootle-n ematen den
msgctxt informazioarekin, ez dit askorako balio.
Asier.
More information about the Librezale
mailing list