[Librezale] Diceware pasahitzak euskaraz

Aitor Fraile Azcue aitorfraile a bildua mykolab.com
Ast, Ots 2, 13:27:38, CET 2017


Kaixo denoi,

Lehenik eta behin zorionak librezaleoi egiten duzuen lan isilarengatik.

Batzuek jakingo duzuenez, Diceware[1] seguruak eta gogoratzeko errazak
diren pasahitzak sortzeko metodo bat da. Orain arte gaztelaniazko hitz
zerrenda erabili izan dut baina euskarazko bertsioa sortzera animatu
naiz eta sarean[2] eskuragarri jarri dut. Online[3] eran ere pasahitzak
sortzeko aukera badago.

Bestalde, Diceware metodoaren asmatzailearekin jarri nintzen
harremanetan bere web orrian euskarazko bertsioaren aipamena jar zezan
eskatuz baina oraindik ez dit erantzun.

Noski, zuzenketak eta iradokizunak ongi etorriak izango dira.

Ondo ibili.


[1]: http://world.std.com/~reinhold/diceware.html
[2]: https://gitlab.com/apraile/diceware-eu
[3]: https://www.rempe.us/diceware/#basque

-- 
Aitor Fraile Azcue
OpenPGP fpr: 0293 006F E971 3A90 57D0  2DA7 88E9 394E 763C C3E6


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago