[Librezale] RGB, CMYK, HSV... Re: GIMP 2.10 kateak izoztuta
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Or, Abe 29, 12:40:18, CET 2017
Kaixo berriro.
Uste dut lehenago ere eztabaidatu dugula kontu hau, baina orain ez dut
aurkitzen.
RGB, CMYK, HSV... euskarara itzulita daude orain GIMPen: GBU, CMHB, ÑSB...
Kontua da, orain, gauzak ez direla horren sinpleak. GIMP bertsio berriek
kolore-profilak erabili eta kudeatzeko eginbide aurreratuagoak dituzte.
GIMPek kolorea kudeatzeko integratuta daukan berezko profila sRGB
deitutakoa da. Hala ere, irudi batek beste edozein profil izan dezake,
eta GIMPek profil horiek irudi bati esleitzeko tresnak ditu. Ikusi [1]
irudian, adibidez, zenbait kolore-profil. Horien izenak honelakoak dira:
AdobeRGB, ProPhotoRGB, etab.
Aurrekoak asko zailtzen du koherentziari eustea, siglak euskaratzen
badira: GBU izango genuke, eta aldi berean, sRGB, AdobeRGB, etab.
Bestalde, [2] irudian ikus daiteke nola, bertsio berrian, GIMPen
kolore-hautatzaileak ere, kolore bat CMYK sistema erabilita zehazteko
duen fitxan, ikonoak berak CMYK dioela. Horrek ere inkoherentzia ematen
dio euskarazko bertsioari.
Nik uste dut nahikotxo estandarizatuta daudela RGB-CMYK-HSV eta
antzekoak, eta horrela erabiltzen dituela jende gehienak. Ez dira sigla
horien bertsio lokalizatuak erabiltzen.
Nire proposamena da sigla horiek bere horretan erabiltzea, euskaratu gabe.
Iritzirik?
[1]https://imgur.com/a/ZITxc
[2]https://imgur.com/a/oBye1
og., 2017.eko aberen 28a 09:37(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak
idatzi zuen:
> ar., 2017.eko aberen 26a 16:18(e)an, Iñaki Larrañaga Murgoitio igorleak
> idatzi zuen:
>> Arrastion Asier,
>>
>> Laguntza ongi etorriko zait, une honetan LyX piskanaka euskaratzen ari naizelako.
> Ados, PO fitxategi nagusia[1] deskargatu dut l10n.gnome.org webgunetik
> eta falta diren kateak euskaratzen hasi naiz. Amaitzen dudanean,
> pasatuko dizut.
>
> Asier.
>
> [1]https://l10n.gnome.org/vertimus/gimp/master/po/eu
More information about the Librezale
mailing list