[Librezale] GIMP 2.10 kateak izoztuta
Iñaki Larrañaga Murgoitio
dooteo a bildua zundan.com
As, Abe 26, 16:18:57, CET 2017
Arrastion Asier,
Laguntza ongi etorriko zait, une honetan LyX piskanaka euskaratzen ari naizelako.
Gainera datorren urterako asmoa Glosarioak prestatzea bururatu zait. LyX-i dagokiona prestatzen nabil, eta GNOMEren glosarioa lantzea ere egokia iruditzen zait. Baina hau zerrenda honetan azaltzeko beste gai bat izango da.
Eskerrik asko, ta oaintxearte,
Dooteo
> On 25 Dec 2017, at 09:06, Asier Sarasua Garmendia <asier.sarasua a bildua gmail.com> wrote:
>
> Kaixo egunon.
>
> GIMP 2.10 berrirako garapenean kateak izoztu dituztela ikusi dut.[1]
>
> Horrek esan nahi du oraindik aurrera ez dutela katerik aldatuko, eta
> beraz, itzulpenak egiteko momentu egokia dela.
>
> Dooteo, oraindik itzulpen horren ardura duzu? GIMPen garapen-bertsio bat
> deskargatu nuen azken aldian, iruditu zitzaidan nahikotxo kate zeudela
> itzuli gabe. Laguntzarik behar al duzu?
>
> Asier.
>
> [1]https://www.gimp.org/news/2017/12/21/gimp-2-10-strings-freeze/
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
More information about the Librezale
mailing list