[Librezale] Mozilla fundazioaren proiektu berri bat: Common Voice

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Abe 8, 09:51:39, CET 2017


Txopik:

Dirudienez, Mozilla ikasketa automatikoa erabiliz (machine learning),
ahotsaren ezagutzarako (speech recognition) datuak biltzen ari da eta
teknologia bat garatuko du. Dena librea, noski :-)

https://voice.mozilla.org/data

Berta, Tatoeba estekatzen da. Librezaleko proiektu bat da baina ez dakit
gutako inor azkenaldian bertan ordurik sartu duen. 59. lekuan gaude orain:
https://tatoeba.org/eng/stats/sentences_by_language

Badu inork proiektu honen berri? Aipatzekorik ezer?

Voice.mozilla.org horri buruz ez dakit ezer. Tatoebari buruz zertxobait.
Urtetan erabili izan dut Tatoeba zenbait ikasleren euskara ikasteko
motibazioa sustatzeko asmoz. Gure herrira beste hizkuntzekin etorri diren
zenbait ikaslerentzat bereziki interesgarri izango zelakoan, amazigetik,
errumanieratik, portugesetik, ukraineratik, ingelesetik, gaztelaniatik
esaldiak euskaratzen ibili dira ene ikasle batzuk. Zuzentzeko lanak nire
kontu, eta zuzendu gabe hortik zerbait geratu bada, ni kulpante.

​​--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20171208/6a0a2813/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list