[Librezale] [Mozilla] lokalizazioen inguruko zenbait berri

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Abu 10, 13:23:53, CEST 2017


Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
abuztua 10 13:01):
> Translate Housentzat (Pootle, Translate Toolkit...) hau kolpe gogorra izan
> behar du.
>
> Hainbeste itzultzailek Pootle nahiago badute, ez da agertu Pootle zerbitzari
> bat mantentzeko proposamenik agertu? Hain zaila da Pootle mantentzea?

Beste norbaitek ere galdetu zuen hau [1].

Ez da zerbitzaria martxan jartzea soilik, aldi berean Mozillaren
lokalizazio-munduaren mendi errusiarrean zorabiorik gabe gauzak
etengabe martxan mantendu behar dira (irakur bedi: adibidez
bertsio-kontrolerako sistemekin integratzea).

Horrez gain, L20N/FTL formatua erabiltzeko prestatzen ari dira
Mozillan eta tresnek formatu hau erabili behar dute
erabiltzailearentzat gardena eta erabilgarria den modu batean. Honek
debalde ez diren hainbat aldaketa egitea dakar iturburu-kodean.
Izatez, pasa den urte bukaeran horretan aritu ziren THen buru-belarri
baina erdibidean utzi zuten Mozillako produktuetako L20Nen integrazioa
atzeratzea erabaki baitzen errendimendu-arazoak tarteko.


Julen.

[1] http://markmail.org/thread/yieboodzwrbhuvbn


More information about the Librezale mailing list