[Librezale] Euskarazko IKTak GOMENDIOAK HERRI-AGINTEENTZAT

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Api 21, 18:26:15, CEST 2017


21.04.2017 10:43-ean, Ibon Igartua idatzi zuen:
>  Egun on:
> 
>  Ez dakit nondik abiatuta, baina bapatean dokumentu honekin topatu
> naiz:
> 
> Euskarazko IKTak GOMENDIOAK HERRI-AGINTEENTZAT
> 
>  Librezale hainbat aldiz aipatzen da.
> 
> ondo segi,
> 
>      ibon

Kaixo, Ibon:

2016ko Euskararen Aholku Batzorde horretan IKT gaietan laguntzen ibili 
zirenetako batzuk Librezaleko hainbat kidek gertutik ezagutzen ditugun 
pertsonak direla uste dut: Maite Goñi, Gorka Julio, Luistxo Fernandez, 
Igor Leturia... Maite beti izan da Librezaleren aldekoa, Gorka garai 
batean posta-zerrenda honetan zegoen softwarea euskaratzen eta agian 
oraindik hemendik dabil, Igor Telegram kanalean dago...

Beraz, Librezaleren aipamena gai horiek jorratzean ez da harritzekoa: 
software librea, copyleft, Wikipedia...
Edonola ere, argitu beharra dut aipamenetako bat nik neuk egin nuela 
Maitek 35-41 orrialdeak idaztea proposatu baitzidan eta ni zerbait 
txukuna idazten saiatu nintzen.

60-64 orrialdeetan EABk lehenetsi zituen 12 puntuak agertzen dira:
1. Euskarazko Wikipedia sustatu.
2. Estrategikoak diren enpresekin etengabeko harremana eta
    elkarlanerako bideak sustatu.
3. Eduki propioak sortu eta etengabe edo maiz berritzen diren
    kontuan izan diru-laguntzak ematean.
4. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz sortutako edukien
    Copyleft politika arautu, lizentzia libreak bultzatuz.
5. Euskarazko IKTen inguruko datuak lortu (erabilera, sartzea,
    diruz laguntzen diren proiektuen arrakasta...).
6. Ikus-entzunezkoen alorrean eragin.
7. Bideo-jokoen alorrean eragin.
8. Euskaldunok gehien erabiltzen ditugun aplikazioak, CMSak,
    sare sozialak eta bestelakoak identifikatu.
9. Zaintza teknologikoa ziurtatu.
10. Sarean euskara sustatzen ari diren ekimenak identifikatu eta
     bultzatu.
11. Publikoa den edukia sareratu eta lizentzia libreekin ipintzea
     sustatu.
12. Hizkuntza-teknologiak garatzen lagundu eta berariazko plana
     garatu.

Aholkuak besterik ez diren hauei, Eusko Jaurlaritzak ez dakit kasurik 
egin ote dien eta zer egin duen (oraingoz ezer egin badu). Niri idaztea 
eskatu zidaten puntua behintzat (EABk 4. lehentasuna eman ziona), orain 
jorratzen ari direla jakin berri dut. Zerrenda horretako beste pare bat 
puntu ere lantzen ari direla entzun dut, baina nork daki...

Bide batez, jendearen iritzia ezagutzeko aitzakia ederra iruditzen zait 
hau :-) Dokumentu luze hori alde batera utzita (nahi duenak), zure ustez 
zeintzuk dira *euskarazko IKTen alorrean* egin beharreko premiazkoenak, 
garrantzizkoenak, lehentasunezkoenak? Eta administrazio publikoek egin 
beharrekoak? Eta Librezalek?

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


More information about the Librezale mailing list