[Librezale] Elkarlana sustatu: Hilabeteko Proiektua

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
As, Ira 6, 19:54:52, CEST 2016


Aupa,

Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 5 22:06):
> Aupa,
>
> Elkarlana sustatzeko proposamen batekin natorkizue.
>
> 1) Has dezagun Wiki orri bat, han proiektu bat mantentzen dabilen edonork,
> bultzada bat behar duela uste badu, jar dezala bertan.
>
> Adibidez:
>
> Proiektua: OsmAnd
> Helburua: Phrases fitxategia itzultzen bukatzea
> Nola: Eman izena hosted.weblate.org webgunean eta itzuli fitxategi hau
> https://hosted.weblate.org/projects/osmand/phrases/eu/
>
> 2) Sortutako deialdien artean hilabetero edo, aukeratu dezagun proiektu bat,
> wikiaren eztabaida orrian kontsentsua bilatuz, zozketatuz... edo nahi
> bezala.
>
> 3) Behin "Hilabeteko Proiektua" aukeratuta eman diezaiogun publizitatea,
> Azalean argitaratuz, zerrendan, Telegram taldean...

Twitter, FB eta G+ kontuak ere baditugula gogoratu.

> Foroaren widgeta kenduko
> bada utzitako txokoan laukitxo bat jar genezake...

Gustatzen zait hau

>
> 4) Behin helburua lortuta edo hilabetea pasatuta, aukeratu dezagun beste
> bat.

5) Egindakoaren emaitzen berri eman.

> Beste proiektu batzuetan antzerako ekimenak ikusi ditut eta funtzionatu
> dute.
>
> Ni neu prest nago antolakuntzan lan egiteko eta aukeratutako proiektuari
> bultzadaren bat emateko nire gaitasunen arabera.
>
> Ideia gustuko?

Bai

--
Mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago