[Librezale] Osmand TTS

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Ira 2, 20:52:19, CEST 2016


Aupa Alex,

Emaiozu begirada bat honi:

https://github.com/osmandapp/OsmAnd-resources/tree/master/voice

Hor badaude karpeta desberdinak hizkuntzako eta erroan script eta irakurri
beharreko dokumentu batzuk batzuk ere.

Nik ez nuen ezer lortu beraz ez zaitut nire gaizki ulertuekin kutsatuko,
baina ia osorik itzulitako ttsconfig.p fitxategi bat daukat etxean,
zerrendara bidaltzerik ez badut Telegram taldera bidaliko dut gero.

Bide batez, OsmAnd garapen gehigarria gaituz gero instalatutako ahots
jarraibideak frogatu daitezke.

Osoitz

2016 ira. 2 17:03 erabiltzaileak hau idatzi du ("Alexander Gabilondo" <
alexgabi a bildua openmailbox.org>):

> Aupa Osoitz eta konpainia,
> OsmAnd app librea interesgarria dirudi. Interfazearen lokalizazioa oso
> aurreratua dago -lan ona Osoitz- baina nabigatzailea ez dauka euskarazko
> TTSrik eta erdaraz mintzatzen da. Nik gai honetaz ez daukat ideiarik ere
> baina OsmAnd-en errepositorio honetan (http://download.osmand.net/ra
> windexes/) begiratuta mapen fitxategiak eta TTS fitxategiak ageri dira.
> Hizkuntzen paketeek zer itxura duen ikusita (ogg fitxategietan grabatutako
> ahots-kateak eta -config.p fitxategi bat lotzen duena kate bakoitza bere
> grabazioarekin) badirudi egin zitekeela euskarazko TTSa. Beste kontu bat
> izango zen, behin, frogatuta OsmAnd-eko jendeari bidaltzea ofizialtzeko.
> Egingarria iruditzen zaizue?
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160902/70598746/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago