[Librezale] FLOSS pegatinak euskaraz

Iker Perez de Albeniz txupete a bildua gmail.com
As, Ira 13, 13:16:44, CEST 2016


Kaixo,

Duela urte asko apuntatu nintzen posta zerrendan baina ez naiz oso aktiboa
izan, horregatik gehienek ez nauzue ezagutuko.

Gauza da, hurrengo urrian Albaniara joango naizela, eta oso aktibo dabilen
hackerspace bat bisitatuko dut (https://openlabs.cc/
<https://www.google.com/url?q=https%3A%2F%2Fopenlabs.cc%2F&sa=D&sntz=1&usg=AFQjCNGaZ-UDbHkKqfYDMtqvdTlRp-4lMg>
 ).

Orain topera dabiltza softwarea Albanierara itzultzen eta gogora etorri
zait Librezale. Beraientzat aurkitzea zaila den hardware eta
"merchandaising"-a bilatzen nabil beraiei oparitzeko eta jakin nahiko nuke
Librezaleri buruz edo software askea eta euskarari buruzko pegatina edo
horrelako "merchandaising"-a eskuratzeko aukera dagoen.

Eskerrik asko aldez aurretik.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160913/5bea01a6/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago