[Librezale] tik tak tik tak hilabeteko proiektua iragartzekotan
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Lar, Urr 1, 16:15:43, CEST 2016
Aupa,
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 28 01:26):
> Aupa,
>
> Gogoratuko duzue hilabeteko proiektu bat izateko ideia bota nuela zerrenda
> honetan:
>
> http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-September/006448.html
>
> Telegram taldean Mikelek kontua zertan zegoen galdetu du. Hauek dira
> oraingoz dauden hautagaiak:
>
> http://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa
>
> Beste proposamenik ez badago (garaiz gaude) OsmAnd Phrases aukeratuko dut
> lehen proiektu gisa.
+1
>
> Zergatik?
>
> 1. Elkar lanean aritzea erraza da web bidez itzultzen delako
>
> 2. Itzulpena bera erraza da, Euskalbar eta Wikipedia erabiltzen jakitearekin
> gehiena egin daiteke, ez dago aldagaiekin edo halakoekin hanka-sartzea,
> testuingurua argitzen duen webgune bat dago...
>
> 3. Mugikorretarako proiektu bat da, gaur egun gehien erabiltzen den
> plataforma informatikoa eta hizkuntza kontuetan behar handienak dituena.
>
>
> Iragarpen testuaren proposamena:
>
> --
>
> Euskaraz bizi nahi dut esaten diozu zure buruari? Kexutan ibiltzea baino
> ekitea nahiago duzu?
>
> Librezale teknologiaren arloan ere Euskaraz bizi ahal izateko ahaleginetan
> gabiltzan lantalde ireki bat gara, nagusiki software librea Euskarara
> bolondreski ekartzeagatik ezagutzen gaituzte, Firefox, Wordpress,
> LibreOffice... eta orain hilabetero proiektu bati bultzada bat eman nahi
> diogu guztion artean.
>
> Ideia erakargarria zaizu baina ez duzu aurretik honelako proiekturen batean
> parte hartu? Hau da zure aukera. Lagundu nahi bai, baina proiektu oso baten
> ardura hartzeko zure burua ikusten ez duzula? Hau da zure aukera. Mantentzen
> dituzun proiektuak erabat itzulita daude eta ez dakizu nora jo? Hau da zura
> aukera.
>
> Urrian OsmAnd proiektuaren Phrases fitxategiari eman nahi diogu bultzada,
> OsmAnd mugikorrean mapak internet konexiorik gabe erabiltzea baimentzen duen
> aplikazio libre bat da, funtzioz josia, eta Phrases fitxategian mapako
> puntuak izendatzeko terminologia dago, adibidez Pagasarri mountain peak
> izendatu ordez, Pagasarri mendi tontorra izendatu dezan itzuli behar dugu.
>
> Nola parte hartu:
>
> - Hobe Firefox erabiltzen baduzu Euskarazko Xuxen zuzentzailea instalatuta
> duzula, honek akatsak ekiditen lagunduko zaitu:
>
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/
>
> - Instalatu Euskalbar ere Firefoxen, honek hainbat hiztegietan kontsultatzea
> ahalbidetuko dizu:
>
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/?src=search
>
> - Itzulpena hosted.weblate.org webgunean egiten da, bertan izena eman
> beharko duzu.
>
> - Behin izena emanda jo helbide honetara:
>
> https://hosted.weblate.org/translate/osmand/phrases/eu/
>
> "Not translated strings" esaldian klik eginda itzultzeke dagoen lehen
> esaldira eramango zaitu, nola itzuli ez badakizu sakatu eskumako gezia.
>
> Truko bat, eskumako gezia saka eta saka bazabiltza eta denak zailak
> iruditzen bazaizkizu, begiratu URL-a, bukaeran &offsett=1 edo antzeko
> zerbait ikusiko duzu, aldatu zenbakia eta jarri auzko bat, honela
> fitxategiaren beste parte batera egingo duzu salto, eta agian erosoago
> sentituko zara bertan.
>
> Oro har, saiatu Euskalbar erabiltzen hiztegiak kontsultatzeko, konparatu
> emaitzak eta hartu zentzuzko erabaki bat, pentsa jendeak ulertzeko moduko
> itzulpenak izan behar direla, baina zehatzak ere.
>
> Hiztegiak nahiko ez direnean erabili WIkipedia, ingelesekoan bilatu eta
> begiratu Euskarazko orria ere badagoen, horrek itzulpen egoki bat emango
> dizu gehienetan.
>
> Kontuan izan aurretik dauden itzulpenak ere, horretarako erabili bilaketa
> funtzioa, homogeneotasunak ulermena errazten du. Aurretik dauden
> itzulpenekin ados ez bazaude bidali mezu bat Librezale posta zerrendara edo
> Librezale Telegram taldera zure proposamena azalduz mesedez.
>
> Testuinguruari buruz zalantzak badituzu bilatu openstreetmap wikian,
> interesezko puntuak edo POI direlakoak itzultzen ari zara:
>
> wiki.openstreetmap.org
>
> Gorde ala proposatu? Gorde botoia zapaltzen duzunean itzulpena zuzenean
> onartzen da, eta aurretik beste itzulpen bat bazegoen ordeztu egingo duzu,
> erabat ziur ez bazaude hobe zure itzulpena proposamen gisa uztea beste
> norbaitek gainbegiratu dezan.
>
> Animo!
>
> ---
>
> Ala ba, proposamenak, aholkuak, eztabaidak eta nik egiten ditudan moduko
> gustu txarreko txisteak onartzen dira,
>
Ez nituzke post berdinean jarriko, nahastuta behintzat, aurkezpena eta
nola itzultzen den. Mezu argiagoa ikusten dut hileroko proiektuen
aurkezpena eta OsmAnd proposatzea irailerako eta gehigarri moduan
itzultzeko lehen pausuak nola eman edota itzulpen eskuliburura esteka.
Horrela urriko proiektuan itzulpenak nola egiten diren estekatzea
nahikoa izango zen.
Nere aldetik beste hiru proposamen:
- Foroarentzat kendu den kutxan hileko proiektua aurkeztu.
- Komunikazioa: mezua blogean argitaratzean Twitterren eta FBn
publikatzen da. 15 egunera edo twitterren behintzat proiektuaren
egoeraren berri eman.
- Balorazioa egin: proposatu denetik proiektuak zenbat hobetu duen
"neurtu" beharko litzateke.
Mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago